Ezkontzak

Utz ezazu gure esku egun guztiz garrantzitsu hau.

Zure bizitzako egunik zoriontsuena ospatzear bazaude eta dena amestu zenuen bezala antolatuta egotea nahi baduzu, abba Hoteles-en zure ametsa lortzen lagunduko dizugu. Gure wedding planner taldearen esperientzia eta profesionaltasuna, gure instalazio bikainekin batera, zure ezkontza ospatzeko gune ezin hobea bihurtzen dute gure hotela.

Utzi gure esku egun ezin garrantzitsuago hori eta zu ondo pasatzeaz arduratu soilik. Zure gonbidatuen irribarreek zure ezkontza ospatzeko eszenatoki aproposena aukeratu duzula berretsiko dizute.

Ospakizunak

Zure senide eta lagunekin egun berezi bat ospatu nahi baduzu, zu ez zaitez ezertaz arduratu eta utzi ezazu zure ametsetako ekitaldiaren antolakuntza abba Hoteles-en esku. Gure profesional-taldea ekitaldi bakoitza neurrira diseinatzeko eta ospakizun bakoitzaren detaile guzti-guztiak zaintzeko prestatuta dago.

ESPAZIO PAREGABEAK


Ametsezko eszenatokiak, ezkontza zibilak, banketeak barrualdean eta afariak kanpoaldean… Ezin konta ahala aukera eskaintzen ditugu.

EZKONTZAK NEURRIRA


Detaile guzti-guztiak pertsonalizatzen ditugu: dekorazioarekn hasi eta ezkontza-eguneko menuaino, ezkonberrientzako eta gonbidatuentzako ostatua ahaztu gabe.

WEDDING PLANNER-A


Ekitaldi eta familia-ospakizunen antolaketa integralean espezializatutako profesional-taldea daukagu.

ERRAZTASUN GUZTIAK


Abba Hoteles-en dena da posible ametsezko ezkontza bat bizitzeko. Kanpo-zerbitzuen hornitzaile onenak dauzkagu (gonbidapenak, argazkiak…) eta den-denaz arduratzen gara.

Erreserbatu online zure ekitaldia

Gure hotelak

Ezkontza eta ekitaldietan espezializatutako hotelak Espainiako hiri nagusietan, eta orain baita Andorran eta Berlinen ere

Hotel Balmoral

Hotel Balmoral

Barcelona

Balmoral hotela kokapen bikaineko establezimendu klasiko eta dotorea da. Bartzelona erdigunean dago, Gaudíren La Pedreratik 5 minutura, Diagonalaren ondoan dago eta Passeig de Gràciatik eta Rambla Catalunyatik oso gertu. Kokapen estrategiko horri esker ber-bertan dauzka hiriko interesgune turistiko nagusiak. Hotelak zerbitzu hauek dauzka: kafetegia, jatetxea, Senses & Wellness espazioa solariumarekin, gimnasioa, garajea eta 5 bilera-gela.

abba Berlin hotel

abba Berlin hotel

Berlin

Berlin erdiguneko ingurunerik bizienetako batean dagoabba Berlin hotela. Diseinu garaikidea eta dotorezia eta sofistikazioa uztartzen ditu, eta azken erosotasunez hornitutako instalazio modernoak dauzka: spa jacuzzi eta saunarekin, gimnasioa, garajea eta abba Mía jatetxea. Kokapen bikaina dauka: ondoan dauzka Kurfürstendamm hiribideko merkataritza-eremu esklusiboa eta hiriko interesgune turistiko nagusiak eta ezin hobeto komunikatuta dago Schönefeld eta Tegel aireportuekin. Horri esker, hotel ezin aproposagoa da bai Brandenburgeko Ate ezaguna bisitatu nahi dutenentzat bai negoziotan datozen bisitarientzat.

abba Jazz Hotel

abba Jazz Hotel

Vitoria

abba Jazz Vitoria hotelak kokapen ezin hobea dauka, merkataritza-zentroaren erdi-erdian eta negozio-eremutik gertu. Leku paregabea hiriak eskaintzen duen interes kultural eta ludikoko aukera ugariez gozatzeko. 25 logela moderno dauzka, gure ostatu-hartzaileek ondo pasa eta atseden har dezaten. Horrez gain, aparkalekua dauka eta bike-friendly zerbitzua, hiriari are etekin handiagoa ateratzeko.

abba Madrid hotel

abba Madrid hotel

Madrid

abba Madrid hotelak kokapen pribilegiatua dauka hiriburuko negozio-zentroaren erdi-erdian dago eta oso ondo komunikatuta dago Madril-Barajas aireportuarekin, hirigunearekin eta bertako turismo-interesgune nagusiekin Gimnasioa dauka, aparkalekua, abba Mía jatetxea, taberna, personal shopper zerbitzua eta ezkontzak eta laneko bilerak egiteko zenbait espazio. Bere zerbitzu eta instalazio bikainei esker, leku ezin aproposagoa da Madrilera aisialdirako nahiz negozio-kontuengatik datozenentzat.

Aukera ezin hobea zuen biltzarrak, konferentziak eta edozein eratako ekitaldiak ospatzeko. Espazio esklusiboak eta bilera-areto zabalak dauzka hotelak, 150 pertsona arteko lekuarekin.

abba Palacio de Soñanes Hotel

abba Palacio de Soñanes Hotel

Cantabria

XVIII. mendeko jauregi eder-eder batean dago abba Palacio de Soñanes hotela, Carriedo bailararen erdi-erdian, naturak eta atsedenak bat egiten duten espazio batean. Santanderretik 36 kilometrora eta Bilbotik 100era, Kantabriako paisaiaren altxor arkitektoniko hau gure ostatu-hartzaileei beren egonaldi osoan zehar eskaintzen dizkiegun kalitatezko zerbitzuengatik eta luxuzko detaileengatik nabarmentzen da. 30 logela moderno eta eroso dauzka, jatetxea, taberna, liburutegia, kanpo-igerilekua eta aparkalekua. Xarmaz betetako bere kokapenari esker gune ezin aproposagoa da Kantabrian ekitaldiak, ezkontzak eta txango erromantikoak egin nahi dituztenentzat.

abba Rambla hotel

abba Rambla hotel

Barcelona

abba Rambla hotela Bartzelonako auzo gotikoan dago, Ramblen ondoan, eta instalazio moderno eta gaur-gaurkoak dauzka: taberna, aparkalekua, barne-terraza eta wifia dohainik. Bere kokapen bikainari eta langileen tratu ezin hobeari esker, hiriko erdigune historikoa bisitatzeko eta hoteletik metro gutxira dagoen Bartzelonako portuaz gozatzeko aukera aproposa da.

abba Reino de Navarra Hotel

abba Reino de Navarra Hotel

Pamplona

abba Reino de Navarra hotela Iruñean dago, Espainiako japoniar diseinuko parke bakarraren aurrean: Yamaguchi parkearen parez pare. Hirigune historikotik oso gertu, negozio-eremuaren erdi-erdian eta Nafarroako Unibertsitate Klinikatik 200 metrora, hotelak aparkalekua dauka eta gimnasioa. Bere zerbitzu eta instalazio bikainei esker, familia-ekitaldiak eta laneko bilerak egiteko hiriko aukerarik onenetakoa da hotela.

abba Santander hotel

abba Santander hotel

Cantabria

Diseinu tradizionaleko eraikin historiko batean kokatuta dago abba Santander hotela. Dekorazio moderno eta gaurkotuko hotel honek kokapen estrategikoa dauka hiriko hirigune historikoaren eta merkataritza-zentroaren erdian eta badiaren aurrean, haren gaineko ikuspegi eder-ederra duelarik. 37 logela moderno dauzka eta ezin hobeto komunikatutako dago tren-geltokiarekin eta aireportuarekin, Santander bisitatzeko hotel aproposa delarik.

abba Sants Hotel

abba Sants Hotel

Barcelona

abba Sants hotelak kokapen ezin hobea dauka, Santseko geltokitik metro gutxira, eta oso ondo komunikatuta dago Bartzelonako erdigunearekin, Bartzelonako Firarekin eta Biltzar Jauregiarekin. Horri esker, hotel moderno hau leku guztiz aproposa da Bartzelonara aisialdirako nahiz negozio-kontuengatik datozenentzat. Zerbitzu- eta instalazio-eskaintza zabala dauka: eabba Mía jatetxea: Mediterraneoko eta merkatuko sukaldea, wifia dohainik, buffet-gosaria, aparkalekua, gimnasioa eta fitness-eremua, room service-a, taberna eta masaje-zerbitzua.

abba Xalet Suites hotel

abba Xalet Suites hotel

Andorra

abba Xalet Suites hotela mendiko hotel paregabea duzue. Sispony-n dago (Andorra), eta frantziar Proventzako chateaux-etan inspiratutako bi eraikinez osatuta dago. Kokapen ezin hobea dauka eskia praktikatzeko: Vallnord ski-resorteko pistetara eramaten duen La Massana telekabinatik 2 kilometrora. Bere sukaldaritza bikainagatik nabarmentzen da eta bere instalazioen artean aparkalekua, spa eta igerilekua eskaintzen ditu, familientzako eta haien maskotentzako logela zabalak izateaz gain. Pet friendly hotela da.

abba Burgos hotel

abba Burgos hotel

Burgos

Apaizgaitegia izandako eraikin enblematikoan dago kokatuta abba Burgos hotela, leku eroso eta lasai batean. Hiriko kokapenik onenetakoa dauka: Burgosko katedraletik metro gutxira, Santiago bidean bertan eta Gazteluko parkearen ondoan. Hotelak hiriaren gaineko bista paregabea dauka, jatetxe bikain bat eta kirol-instalazio bikainak: ur beroko igerileku estalia, sauna eta padel-pista. Era berean, aparkalekua dauka eta moduluka banatzen diren bilera-gelak ekitaldiak antolatzeko.

abba Fonseca hotel

abba Fonseca hotel

Salamanca

abba Fonseca hotelak kokapen pribilegiatua dauka Salamancako hirigune historikoaren erdi-erdian eta hiriko katedralaren gaineko ikuspegi panoramiko ikusgarria eskaintzen du. Fonseca jauregitik 20 metrora, San Blas elizaren aurrean eta Biltzar Jauregitik 50 metrora. Ostatu ezin hobea da kulturari nahiz negozioei lotutako bidaietarako. Bere instalazio guztiz berrituen artean hauek nabarmentzen dira: Abba Mía jatetxea, wellness-eremua gimnasio, jacuzzi eta saunarekin*, aparkalekua eta ezkontza, ekitaldi eta bilerak egiteko espazioak.

 

*Instalazioak berritzeko obrak egiten ari garenez, sauna aldi baterako itxita egongo dela jakinarazi nahi dizuegu. Barkatu eragozpenak.

abba Comillas Golf Apartments

abba Comillas Golf Apartments

Cantabria

Kantabriako herririk enblematikoenetako batean kokatuta dago abba Comillas Golf Apartments konplexua eta itsasoaren gaineko bista ikusgarria dauka. Apartamentuek 4, 6 eta 8 pertsonarentzako lekua daukate eta maskotak onartzen dira. Konplexuak 10 minutura dago oinez hondartzatik eta Comillas erdigunetik. Tenis-pista eta kanpo-igerilekua dauzka eta, Rovacías golf-zelaiaren erdi-erdian kokatuta egonik, establezimendu ezin aproposagoa da golf-zaleentzat.

abba Comillas Golf Hotel

abba Comillas Golf Hotel

Cantabria

abba Comillas Golf hotela Comillasko ingurune naturalean kokatutako 4 izarreko ostatu bikaina duzue. Bere ondare historiko eta kulturalari eta Kantauri itsasoaren gaineko paisaia ezin ederragoei esker Kantabriako herririk enblematikoena da Comillas. Hondartzatik eta Rovacías golf-zelaitik oso gertu dago, jatetxea dauka, wellness-eremu bat spa eta ur beroko barne-igerilekuarekin, aparkalekua eta terraza.

abba Formigal hotel

abba Formigal hotel

Formigal

Tena bailararen gaineko ikuspegi onenarekin eta aragoiar Pirinioaren gaineko bista ikusgarriarekin, abba Formigal hotelak kokapen ezin hobea eskaintzen dizu eski-pisten ondo-ondoan. Bere instalazioen artean hauek nabarmentzen dira: wellness-eremua ur beroko igerileku estali, jacuzzi, sauna, bainu turkiar, lurrun-bainu eta masaje-zerbitzuarekin, gimnasioa, minikluba eta piano-taberna areto sozialarekin eta jolas-aretoarekin. Horrez gain, kanpo-igerilekua eta solariuma dauzka udako sasoirako, bai eta jatetxea eta aparkalekua ere.

abba Garden hotel

abba Garden hotel

Barcelona

abba Garden hotelak kokapen ezin hobea dauka hiriaren sarreran eta leku guztiz aproposa da Bartzelonara aisialdirako nahiz negozio-kontuengatik datozenentzat. Esplugues de Llobregateko natur ingurune ederrean dago kokatuta, eta oso ondo komunikatuta dago Bartzelonako aireportuarekin eta Kataluniako Biltzar Jauregiarekin. Ondoan dauzka unibertsitate-ingurua eta Sant Joan de Déu ospitalea. Gastronomia goxo-goxoa eskaintzen du bere Abba Mía jatetxean eta hiriko ekitaldi onenak antolatzeko kanpo-instalazio polit-politak dauzka, terraza handi batekin eta 1.500 m2 lorategirekin. Horrez gain, kanpo-igerilekua dauka eta wellness center bat, gimnasio, jacuzzi, sauna eta bainu turkiarrarekin.

abba Granada hotel

abba Granada hotel

Granada

abba Granada hotela eraikin polit-polita duzue. Kokapen estrategikoa dauka Granadako hiriaren erdian, Triunfoko lorategietatik eta Albaicín auzotik metro gutxira. Renfe eta AVE geltokiaren ondoan kokatuta dago; horrez gain, gertu aurki daiteke aireportuarekin eta autobus geltoki nagusiarekin lotura duen metro eta autobus geltokia, ingurune komertzialetik 5 minutura, eta bere instalazioen artean hauek nabarmentzen dira: aire zabaleko igerilekua, terraza lorategiduna, wellness-eremua sauna, bainu turkiar eta solariumarekin, jatetxea eta ezkontza eta ekitaldietarako aretoak.

abba Playa Gijón hotel

abba Playa Gijón hotel

Gijón

abba Gijón hotelak kokapen pribilegiatua dauka hondartza aurre-aurrean eta San Lorenzo badiaren gaineko bista ikusgarriarekin. Asturiasko itsasertzeko eszenatokirik ederrenetako batean dago kokatuta gure hotela. 80 logela moderno dauzka eta instalazio hauek eskaintzen ditu: lorategi eder batzuk, taberna-kafetegia terrazako zerbitzuarekin urte osoan zehar, Amalur jatetxea, kanpo-igerilekua, wellness-eremua gimnasio, sauna, jacuzzi eta bainu turkiarrarekin, aparkalekua eta 8 bilera-gela, familia- eta enpresa-ekitaldiak egiteko ingurune paregabe honetan.

abba Huesca hotel

abba Huesca hotel

Huesca

abba Huesca hotela Huesca erdi-erdian dago eta oso ondo komunikatuta dago garraio publikoko sarearekin eta inguruko eskaintza komertzial eta turistiko guztiarekin. 3 minutura dago geltoki intermodaletik eta metro gutxira Huescako Biltzar Jauregitik. Ekipamendu hauek dauzka: kanpo-igerilekua, gimnasioa, bike-friendly espazioa, jatetxea, aparkalekua eta bilera-gelak. Horri guztiari esker aisialdiko nahiz negozio-kontuetarako leku ezin hobea da gure hotela.