Zerbitzu eta instalazioak

abba Xalet Suites hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Xalet Suites hotelean gure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, sukaldaritza bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

PREMIUM WIFI konexioa dohainik

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

abba_xalet_suites_hotel_bicis.jpg

Bizikleta elektrikoen alokairua

BESTELAKO TXANGO BATEZ GOZATU NAHI?

abba Xalet Suites hotelean bestelako txango batez gozatzeko aukera eskaintzen dizugu. Familiei zuzendutako gure zerbitzu dibertigarri eta berritzailearen bidez, ibilbide gidatuak egin ahal izango dituzu harrera-lekuan dauzkagun bizikleta elektrikoak erabiliz. Gozatu ezazu familia-arteko tarte paregabe batez gurekin eta ezagutu Andorra pedalei eraginez, esfortzurik egin gabe.

Informazio gehiago hoteleko harrera-lekuan edo +376 73 73 00 zenbakian.

Ur beroko kanpo-igerileku

Eta lorategia etzaulkiekin.

Hotelak ur beroko kanpo-igerilekua eta lorategiak dauzka ostatu-hartzaileentzat, gozamen eta atseden beteko egonaldia izan dezaten. Horrekin batera, toalla-zerbitzua dauka igerilekuaz gozatu nahi duten guztientzat. Toallak harrera-lekuan eskatu behar dira.

Igerilekuaren ordutegia: ekainaren 1etik irailaren 15era

abba_xalet_suites_hotel_miniclub.jpg

ABBY minikluba

Etxeko txikiek oporraldi zoragarria izan dezaten

Etxeko txikiek oporraldi zoragarria izan dezaten, Abby minikluba dauka abba Xalet Suites hotelak, 4-9 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduerez osatutako animazio-programa. Begirale-talde profesional batez lagunduta, jolas didaktikoak, eskulanak eta kirola egingo dute aire zabalean, haien egonaldia amestu zutena baino are dibertigarriagoa izan dadin.

Kontsultatu ordutegiak hoteleko harrera-lekuan. Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Kirol-, kultur eta jolas-jarduerak

Alpetar eskia eta iraupen-eskia, erraketa eta motoak edo izotz gaineko patinajea

Alpetar eta iraupen-espia, erraketak eta motoak, izotz gaineko patinajea, Caldea, mendi-ibiliak, zaldiketa, mendi-bizikleta, tirolina, arku-tiroa, karts-ak, museoak, bisita kulturalak (arte erromanikoa)… Andorrak aisialdiari, kirolari eta gozamenari lotutako aukera mugagabeak eskaintzen ditu eta abba Xalet Suites hotelean beharrezko erreserba eta txangoak antolatzeaz arduratzen gara.

Maskotekin bidaiatzen

Lagun egiteko animaliak (txakurrak eta katuak) onartzen ditugu

Beste ostatu-hartzaile bat bezala tratatuko dugu!

abba Xalet Suites hotelean zure maskotarekin erosotasun guztiekin bidaiatzeko aukera eskaintzen dizugu. Zure maskotarekin bidaiatzea oso erraza da, logelari dagokion tarifari eguneko 16 euro gehituta.

Maskotarekin etortzekoa bazara, jakinarazi egin behar duzu erreserba egitean.

Umezain-zerbitzua

Aldez aurretik erreserbatuta

Aldez aurretik erreserbatuta, abba Xalet Suites hotelak umezain-zerbitzua eskaintzen du hotelean bertan.

abba_hoteles_paddle.jpg

Padel-pista

Jokatu modan dauden kiroletako batean!

Kanpo-pista bat daukagu (argi artifizialik gabea) eta padelean jokatzeko behar duzun material guztia utziko dizugu (erraketak eta pilotak). Udako ordutegia: 10:00 h a 21:00 h.

Udaberri eta udazkenekoa: 10:00 h-etatik eguzkia sartzen den arte.

Neguan, eguraldiaren mende egongo da pistak erabiltzeko aukera.

abba_xalet_suites_hotel_shuttle.jpg

Shuttle-zerbitzua

Garraioa dohainik hoteletik telekabinara

Gure ostatu-hartzaileen erosotasuna gogoan, hoteletik La Massana (Pal-Arinsal) telekabinara eta handik hotelera joateko garraio-zerbitzua eskaintzen dugu dohainik.

Galdetu ordutegiak harrera-lekuan. Zerbitzu hau aukera baldin badago ematen da.

Aparkalekua

abba Xalet Suites hotelak zure esku jartzen du.

abba Xalet Suites hotelak ekipamendu hauek eskaintzen ditu:

  • Kanpo-aparkalekua dohainik hoteleko bezeroentzat.
  • Barne-aparkaleku estalia, 12,00 €/eguna.

Horrekin batera, hoteleko ostatu-hartzaileentzako aparkaleku esklusibo berria dauka, 750 m2-ko azalera eta 60 autorentzako lekuarekin.

Spa

abba Xalets Suites-ek bere spa berria aurkezten du.

Gure instalazioek zerbitzu hauek dauzkate: jacuzzia, urjauzi- eta euri-dutxak, erlaxatzeko eserleku beroa pedilubioarekin, erlaxatzeko gela, masaje eta tratamenduetarako gela eta fitness-gela.

  • Ordutegia: 16:00h - 21:00h
  • Sarrera 16 urtetik gora (18 urtetik beherakoak heldu batekin sartu behar dira)
  • Prezioa: 12€ / ordua / pertsona

Buffet-gosaria

Osagaien konbinazio perfektua, eguna ezin hobeto hasteko.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

Gure ostatu-hartzaileak etxean bezala sentitzea nahi dugunez, gure tarifa gehienetan gosaria barne dago, baina hala ez den kasuetan:

  • Prezioa: 12 euro
  • Haurren (3-12 urte) gosariaren prezioa: 6 euro
  • Gosariaren ordutegia:
    • 7:30h - 08:00h - Express gosaria
    • 8:00h - 10:30h - Buffet-gosaria