Natura Spa

Esperientzia ahaztezina eskaintzeko diseinatua

abba Xalet Suites hoteleko Natura Spa gure ostatu-hartzaileei esperientzia ahaztezina eskaintzeko diseinatuta dago. Zure zentzumen guztiak dantza jarri nahi ditugu, atseden osoko espazio batean murgildu, gogoa askatu eta muskulu guzti-guztiak lasaitu ditzazun. Egun osoa eskiatzen egon eta gero erlaxatzeko edo bikotean erlaxazio osoko esperientzia bat bizitzeko espazio aproposa duzue hau.

Gure instalazioek zerbitzu hauek dauzkate: jacuzzia, urjauzi- eta euri-dutxak, erlaxatzeko eserleku beroa pedilubioarekin, erlaxatzeko gela, masaje eta tratamenduetarako gela eta fitness-gela.

  • Ordutegia: 16:00h - 21:00h
  • Sarrera 16 urtetik gora (18 urtetik beherakoak heldu batekin sartu behar dira)
  • Prezioa: 12€ / ordua / pertsona

Hementxe abba Xalet Suites hoteleko Natura Spa espazioak eskaintzen duen guztia.

Zerbitzua astelehenetan (erreserbatu egin behar da eta aukerarik baldin badago)
Informazio gehiago eta erreserbak harrera-lekuan edo zenbaki honetara deituta: (+376) 73 73 00.
*Zirkuitua sartzen da espezialitate guztietan

hotel_balmoral_masaje_3.jpg

Masajeak

AURKITU ZURE MASAJE PERFEKTUA

  • Suediar tradizionala - 37 euro (30 minutu) | 63 euro (60 minutu)
  • Estresaren kontrakoa - 37 euro (30 minutu) | 63 euro (60 minutu)
  • Oinetako erreflexologia - 37 euro (30 minutu)
  • Garezur-aurpegikoa - 37 euro (30 minutu)
  • Bizkarrekoa 37 euro (30 minutu)
hotel_balmoral_masaje_2.jpg

Egun bateko tratamenduak

UTZ IEZAGUZU SORPRESA BAT EMATEN!

  • Spa Marine - 79 euro
    Gorputzeko peeling-a itsas gatzetan + alga-bilketa + te berdeko hidratazioa.
  • Bizkarreko berezia - 68 euro
    Buztin-bilketa lokala + digitopresioa + suediar masajea.
  • Mahats-deliziak - 110 euro
    Masaje orokorra mahats-lurrinarekin + ardo-esentzien bainuontzia.
ThinkstockPhotos_490216372.jpg

2 eguneko tratamendua

3 MASAJE PAREGABE, OSABERRITUTA UTZIKO ZAITUZTENAK

  • Deskonektatu - 94 euro
    Gorputza txokolatez igurztea + digitopresioa zerbikal-garezurrean + estresaren kontrako masajea
  • Energetikoa - 110 euro
    Esfoliazioa + txokolate-bilketa antioxidatzailea + oinetako masajea + buztin-bilketa + gorputz-hidratazioa.
  • Desintoxikazioa - 110 euro
    Esfoliazioa itsas gatzekin + alga- eta lokatz-bilketa + drenatze linfatikoa.