Logelak

abba Xalet Suites hotelak mota honetako logelak dauzka: abba logelak, junior suiteak, suiteak eta abba Family (4 pertsona arteko lekua).

Xalet Suites hoteleko 83 logelak azken erosotasunez hornituta daude eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia ahalik erosoena izan dadin prestatuta.

abba_xalet_suites_hotel_habitacion_abba_3.jpg abba_xalet_suites_hotel_habitacion_abba_1.jpg abba_xalet_suites_hotel_habitacion_abba_2.jpg abba_xalet_suites_hotel_habitacion_abba_4.jpg

abba logela

2-3 pertsonarentzako logela.

abba logela guztiak Xalet eraikinean daude, oso eroso eta argitsuak dira, estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude, gure ostatu-hartzaileen erosotasuna eta atsedena bermatzeko beharrezko guztiarekin. Hoteleko igerilekudun lorategiaren gaineko eta Aldosa-Anyos herriaren eta bertako San Kristobal eliza erromanikoaren gaineko bista ikusgarriak dauzkate.

Ekipamendu hauek dauzkate: guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua), idazmahaia eta irakurtzeko txokoa. Logela gehienek 3 pertsona arteko lekua daukate. Ohe osagarriak dauzkagu kostu baten truk eta sehaskak dohainik (aldez aurretik erreserbatu behar dira).

  • Azalera: 25 - 35 m2.
  • Ohe mota: 2 banako ohe (0,90m x 1,90m) / 1 ohe bikoitz (1,80m x 1,90m).
abba_xalet_suites_hotel_habitacion_suite_2.jpg abba_xalet_suites_hotel_habitacion_suite.jpg

Junior suitea

2 edo 4 pertsonarentzako logela.

abba Xalet Suites hoteleko junior suiteak Suite eraikinean daude. Ohiko logelak baino handiagoak dira eta egongela eta logela nagusia daukate eta zuen egonaldia are erosoagoa egiteko ekipamendu guztiak. Logela nagusiak ekipamendu hauek dauzka: guztiz hornitutako bainugela (bainuontzia, amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua), 1,80 x 1,90 m-ko ohe bikoitza, lumazko edredoiak eta plasmazko telebista. Egongelak ohe bikoitza bihurtzen den 1,35 x 1,90 m-ko ohe-sofa bat dauka eta bainugela bat dutxarekin. 4 pertsona arteko lekua. Sehaskak dauzkagu dohainik (eskatu egin behar dira).

  • Ezaugarriak: 35 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: bikoitza (1,80m x 1,90m) + ohe-sofa (1,35m x 1,90m).
abba_xalet_suites_hotel_habitacion_suite_2.jpg abba_xalet_suites_hotel_habitacion_suite_3.jpg abba_xalet_suites_hotel_habitacion_suite.jpg

Suitea

2-3 pertsonarentzako logela.

abba Xalet Suites hoteleko suiteak Suite eraikinean daude eta Anyòs bailara ikusten da bertatik. Bi gelatan banatuta daude: egongela eta logela nagusia, eta zuen egonaldia are erosoagoa egiteko ekipamendu guztiak dauzkate. Logela nagusiak 1,80 x 1,90 m-ko ohe bikoitza dauka, lumazko edredoiak, plasmazko telebista eta bainugela bainuontzi erdi-biribilarekin. Egongelak ohe bikoitza bihurtzen den 1,35 x 1,90 m-ko ohe-sofa bat dauka eta bainugela bat dutxarekin. 4 pertsona arteko lekua. Sehaskak dauzkagu dohainik (eskatu egin behar dira).

Mota honetako logelarik dagoen jakiteko deitu +376 73 73 00 zenbakira edo bidali mezu bat xaletsuites@abbahoteles.com helbidera.

  • Ezaugarriak: 45 m2
  • Ohe mota: bikoitza (1,80m x 1,90m) + ohe-sofa (1,35m x 1,90m).
abba_xalet_suites_hotel_habitacion_abba_3.jpg abba_xalet_suites_hotel_habitacion_abba_1.jpg abba_xalet_suites_hotel_habitacion_abba_2.jpg

Abba Family 4

4 pertsonarentzako logela.

abba Family logela guztiak familiei beren egonaldian erosotasunik handiena eta detaile guztiak eskaintzeko diseinatuta daude. Ekipamendu hauek dauzkate: idazmahaia eta guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua). Xalet eraikinean daude eta bista ikusgarriak dauzkate hoteleko igerilekudun lorategiaren gainean eta Aldosa-Anyos herriaren eta bertako San Kristobal eliza erromanikoaren gaineko gainean. 4 pertsona arteko lekua, ohe bikoitz bat edo 2 banako ohe gehi beste bi ohe dauzkate logelek gela bakar batean.

  • 35 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: ohe bikoitza (1,80m x 1,90m) edo 2 banako ohe (0,90m x 1.90m) + 2 ohe osagarri.