Zerbitzu eta instalazioak

abba Sants hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Sants hoteleangure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, Gastronomia bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

abba_hoteles_wifi.jpg

PREMIUM WIFI konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude.

Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

  • Prezioa: 16 euro.
  • Haurren (3-12 urte) gosariaren prezioa: 8 euro
abba_hoteles_parking.jpg

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Sants hotelak ostatu-hartzaileentzako aparkatzeko lekuak dauzka hotelaren aurre-aurrean, sarreratik 10 metrora.

  • Prezioa: 20 euro / eguna

Gimnasio itundua

Hoteletik 500 metrora besterik ez.

abba Sants hotelak hitzarmen bat dauka hoteletik 500 metrora dagoen Metropolitan gimnasioarekin, nahi duten ostatu-hartzaile guztiek gimnasioko instalazio bikainez gozatu ahal izan dezaten. Bertan klase gidatuak ematen dira, makina-gelak dauzkate, igerilekua eta solariuma.

Kontsultatu gure tarifak hoteleko harrera-lekuan.

Room Service

Sukaldaritzarik onena logelatik atera gabe. 

Logelan gelditzea erabaki arren sukaldaritza onenari uko egin nahi ez duzuon ostatu-hartzaileoi room service-rik onena eskaintzen dizue abba Sants hotelak, zuen erosotasunerako. Harrera-lekuan galdetu ordutegiak eta aukerak.

Astelehenetik igandera (11.00-23.00 h)

Masaje-zerbitzua

Atseden hartu Bartzelona bisitatu aurretik edo ondoren.

Ostatu-hartzaileen erosotasunerako, masaje-zerbitzua logelan bertan jasotzeko aukera eskaintzen du abba Sants hotelak.

Taberna

Zeurea da denbora.

Gauzak patxadaz hartzeko unea. Koktel onenen ondoan, atseden hartzeko eta berriketa atsegin batez gozatzeko espazio bat.

abba_sants_hotel_bocadillo_de_jamon.jpg

Piknika

Edozein lekutara eramateko.

Inguruan txangoak egin nahi dituztenentzat edo eguna hondartzan eman nahi dutenentzat, abba Sants hotelak hoteletik kanpo bazkaltzeko piknika prestatzeko aukera eskaintzen du: urdaiazpiko iberikoko baguette bat, txip-patatak, fruta bat, ur minerala eta ahozapia. Horrekin batera, maletatxo berezi bat eskaintzen dugu, piknika modu erosoan eramateko edonora. Zerbitzu hau erreserbatzeko, gutxienez egun bat lehenago eskatu behar da harrera-lekuan.

abba_hoteles_taxi.jpg

Erreserbatu taxia online!

Bartzelonan taxiak online erreserbatzeko zerbitzua.

Kalitatezko zerbitzu bat lehentasunezko bilketa eta tarifa lauarekin, gure ostatu-hartzaileak ezertaz arduratu ez daitezen. Taxia erreserbatu eta kreditu-txartelarekin edo PayPal bidez ordaindu besterik ez da egin behar. Adostutako ordu eta lekuan taxi bat izango duzue zain, nahi duzuen lekura joateko, ilararik eta itxaronaldirik gabe, eta gehiago ordaindu behar izan gabe.

Egin klik hemeninformazioa jaso edo erreserba egiteko.