Logelak

abba Sants hotelak mota honetako logelak dauzka: Abba, Premium eta Abba Family.

abba Sants hotelak 140 logela moderno dauzka, azken erosotasunez hornituak eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia erosoa izan dadin diseinatuak.

abba logela

1 edo 2 pertsonarentzako logela.

Abba logela guztiak estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude eta gure ostatu-hartzaileen erosotasun eta atsedena bermatzeko beharrezko guztia daukate, bai eta negozio-bidaietan lan egiteko erraztasun guztiak ere. Ekipamendu hauek dauzkate: aire girotua, idazmahaia eta guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua).

  • Ezaugarriak: 18-24 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: 2 banako ohe (1,10 x 2 m) edo ohe bikoitz bat (1,80 x 2 m).
abba_sants_hotel_bano.jpg

Abba Premium

1 edo 2 pertsonarentzako logelak.

abba Premium logelak ostatu-hartzaile zorrotzenei esperientzia bereizgarria eskaintzeko diseinatuta daude. Logela hauek gaur-gaurko diseinua eta Premium esperientzia batez gozatzeko behar den guztia daukate eta negozio-bidaiei lotutako egonaldietarako dira bereziki egokiak. Ekipamendu hauek dauzkate: aire girotua, minibarra, guztiz hornitutako bainugela (hidromasaje-bainuontzia, amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua), plantxatzeko zerbitzua eta laneko behar guztiei erantzuteko konexiorik onena. Logela hauetako hamarrek terraza pribatua daukate, gainera.

  • Ezaugarriak: 18-24 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: 2 banako ohe (1,10 x 2 m) edo ohe bikoitz bat (1,80 x 2 m)
abba_sants_hotel_bano.jpg

Abba Family

2-3 pertsonarentzako logela.

Estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude Abba Family logelak, ostatu-hartzaileek beren egonaldiaz gozatzeko behar dituzten zerbitzu guztiekin. Familien erreserbetarako dira bereziki egokiak. Handiagoak dira eta ekipamendu hauek dauzkate: plasmazko telebista, aire girotua eta berogailua, telefonoa, plantxatze-zerbitzua, minibarrara, kutxa gotorra, wifia dohainik eta guztiz hornitutako bainugela (handitze-ispilua eta bainuko amenity-ak).

  • Ezaugarriak: 18-24 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: ohe bikoitza (1,80m x 2m) + osagarria / 2 banako ohe (1,10m x 2m) + osagarria.