37th Gastro Pub

eta abba The Roof Terrace

37th Gastro Pub

Hoteleko leku gastronomiko berria aurkeztu nahi dizuegu, 37TH Gastropub-a. Egunetik gauera aldatuz joaten da, taberna ingelesa baten moduan girotuta dago, eta San Lorenzoko hondartzarantz ikuspegi bikaina dauka.

Kafe eta gozo-gozoak, “bistró” gastronomia, artisau-garagardoak, eta koktelak eta GIN-ak maite dituztenei omenaldia egiten die.

Bazkarietan eta afarietan gastropub-ak proposamen gastronomiko informalagoa eskaintzen du, nazioarteko sukaldaritzan oinarrituta; Fish&Chips-ek eta Scoth Egg-ak gustu zorrotzenak harrituko dituzte.

Leku berri honek hasieratik amaierara gozatzera gonbidatzen du mahaikoa, eta esperientzia paregabea bilakatuko da.

 

Brunch-a

Ingeles estiloa, jaki gozo nahiz gazi goxo-goxoak eta itsas erreflexuak konbinatzen ditu

abba Playa Gijón hotelak eszenatokirik onenean eskaintzen die brunch-a, haren zale guztientzat: bere 37th gastropubean.

Erresuma Batuan sortutako ohitura hau moda-modan dago gure herrialdeko sukaldaritzan. Ingeleseko bi hitz bat eginda sortuta da brunch hitza: BReakfast + lUNCH.

“Gosari” eta “bazkari” terminoekin jokatzen du brunch-ak, eta asteburuko goiz lasai batez gozatzera gonbidatzen ditu lotienak edo noiz iritsiko zain egon garen jaiegun hortaz.

Erdibideko otordu bat da: betiko gosaria baino beranduago edo bazkari arin bat baino lehenago hartzen da eta une gastronomiko hau patxadaz eta lasai-lasai esperimentatzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu. Plan perfektua bikotekidearekin, lagun artean edo senideekin partekatzeko.

abba Playa Gijón hoteleko brunch-ean irabiaki osasungarriak eta zuku naturalak eskaintzen dira, aparteko opil-sorta eta sandwich aukera zabal batekin batera, 37th-ren plater ezagunena ahaztu gabe: eskoziar arrautza. Guztia ere San Lorenzo hondartzaren zeruertzak eskaintzen duen bista ikusgarriaz gozatuz.

Ordutegia: larunbat eta igandeetan 11:30-14:30 h.

Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserbatzea. Gutxienez 2 pertsona.

 

abba The Roof Terrace

abba The Roof Terrace terraza udako hilabeteetan dago irekita. Giro bikaina eta San Lorenzo badiaren eta Gijóngo hiriaren gaineko bista ikusgarria eskaintzen du. Gijóngo modako terrazarentzako kokapen paregabea. Hoteleko harrera-lekutik dohainik sartuta, koktelik onenak, bermuta, show cooking-a eta musika zuzenean gozatzeko aukera izango duzue bertan.

abba The Roof Terrace terraza leku perfektua da ekitaldi pribatu eta paregabeak ospatzeko gune guztiz berezi bat bilatzen duten guztientzat.

Informazio gehiago eta erreserbak 985 00 00 00 zenbakian.

  • Koktel paregabeak (Blue abba & Green abba).
  • Show cooking-a, 20 h-etatik aurrera.
  • Musika zuzenean uztail eta abuztuko ostegun eta igandeetan, 20:00-21. 30 h-ak bitartean
  • Igandeetan, Sunday Vermut berezia.

Ordutegiak*:

  • Ekain, irail eta urrian: igandeetan, 13:00-24:00 h
  • Ekainaren 16tik irailaren 10era, zabalik egunero, 18h-etatik aurrera eta igandeetan 13h-etatik aurrera

* Ordutegiak aldatu egin litezke ekitaldi pribaturik bada