Zerbitzu eta instalazioak

abba Madrid hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea da gure helburu nagusia.

abba Madrid hotelean gure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, sukaldaritza bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

Prezioa: 17,00 euro

Taberna

Lan-egun bizi baten ondoren, jardueraz aldatzea da onena.

Gure Abantos tabernan kopa edo koktel goxo-goxo batez gozatzeko edo eskaintzen ditugun snack eta aperitiboak dastatzeko topaleku onena aurkituko dute gure ostatu-hartzaileek eta kanpo-bezeroek. Kirol-ekitaldiez, irakurraldi lasai batez edo berriketa atsegin batez gozatzeko espazio aproposa.

Koktel-karta: Brandy Alexander / Cocktail Abba / Cocktail de Cava / Daiquiri / Dry Martín / Margarita / Piña Colada / San Francisco / Whisky Sour / Manhattan.

 

Gimnasioa

Kirola egiteko eguneko edozein ordutan.

Gure ostatu-hartzaileek beren burua zaintzeari eta sasoian egoteari utz ez diezaioten, instalaziorik onenez hornitutako gimnasio bikain bat daukagu gogoa eta gorputza sasoian jartzen dituzten bitartean deskonektatu ahal izateko erosotasun guztiekin.

Gure gimnasioak ekipamendu hauek dauzka: bizikleta estatikoa, ibiltzeko eta korrika egiteko zinta, muskulazio eta tonifikaziorako multiestazioa, horma-barrak, pisuak, fitball-a eta esterak.

Dutxak, bainugela, aldagela eta masajeetarako kabina daukagu.

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Madrid hotelak bezeroentzako aparkalekua dauka, hotelean bertan.

Hotelak ezin du plazarik erreserbatu edo bermatu.

Prezioa: 23 euro.
Prezioa gaueko, 12h-ak arte. Late check-out-ari dagokion prezio osagarria, 12h-etatik 20-etara: 12 euro.
20 h-etatik aurrera gau bati dagokion prezioa kobratuko da.

Jardunaldi gastronomikoak

Sukaldaritzarik onena modu guztiz esklusiboan.

Hilean behin, normalean hileko azken edo azkenaurreko ostegunean, Abba Mía jatetxeko jardunaldi gastronomikoak antolatzen ditugu. Gure hoteleko sukaldeburuak arreta handiz prestatutako dastatze-menu bat aurkezten digu hilero. Menua aperitiboaz, bi lehen platerrez, bi arrozez eta postreaz osatuta dago.

Erreserbatu zure taxia online!

Madrilen taxiak online erreserbatzeko zerbitzua.

Kalitatezko zerbitzu bat lehentasunezko bilketa eta tarifa lauarekin, gure ostatu-hartzaileak ezertaz arduratu ez daitezen. Taxia erreserbatu eta kreditu-txartelarekin edo PayPal bidez ordaindu besterik ez da egin behar. Adostutako ordu eta lekuan taxi bat izango duzue zain, nahi duzuen lekura joateko, ilararik eta itxaronaldirik gabe, eta gehiago ordaindu behar izan gabe.

El Olivar de la Hinojosa golf-zelaia

Prezio bereziak ostatu-hartzaileentzat.


Gure ostatu-hartzaileek 9 eta 18 zuloko green fee-ak dauzkate oso prezio onean, El Olivar de la Hinojosa-ko golf-zelaian. Informazio gehiago eta erreserbak hoteleko harrera-lekuan.