Ospakizunak

Utzi gure esku.

Zure senide eta lagunekin egun berezi bat ospatu nahi baduzu, zu ez zaitez ezertaz arduratu eta utzi ezazu zure ametsetako ekitaldiaren antolakuntza abba Huesca hotelaren esku. Gure profesional-taldea ekitaldi bakoitza neurrira diseinatzeko eta ospakizun bakoitzaren detaile guzti-guztiak zaintzeko prestatuta dago.

Ezkontzak

Zure bizitzako egunik zoriontsuena ospatzear bazaude eta dena amestu zenuen bezala antolatuta egotea nahi baduzu, abba Huesca hotelen zure ametsa lortzen lagunduko dizugu. Gure wedding planner taldearen esperientzia eta profesionaltasuna, gure instalazio bikainekin batera, zure ezkontza ospatzeko gune ezin hobea bihurtzen dute gure hotela.

Utzi gure esku egun ezin garrantzitsuago hori eta zu ondo pasatzeaz arduratu soilik. Zure gonbidatuen irribarreek zure ezkontza ospatzeko eszenatoki aproposena aukeratu duzula berretsiko dizute.

abba Huesca hotelak soilik beren ezkontzaz arduratuko den pertsona bat jartzen du ezkongaien zerbitzura, 450 pertsonarentzako lekua daukan 520 m2-ko areto zabal batekin batera. Aretoak ez dauka inolako zutaberik eta lorategiez inguratuta dago, ongietorriko aperitiboa egiteko aproposak

abba Huesca hotelak ezkontza zibilak egiteko aukera ere eskaintzen du, hoteleko lorategietan.