Zerbitzu eta instalazioak

abba Granada hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Granada hoteleangure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, gastronomia bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

  • Prezioa: 11,50 euro.

Igande eta jaiegun nazionaletan, hau izango da gosariaren ordutegia:

  • 07.00-11.00 h

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

Hotelak aparkaleku pribatua eskaintzen die bere bezeroei hoteleko eraikinean bertan, ostatu-hartzaileak beren desplazamenduetan eroso ibil daitezen.

  • Prezioa: 21 euro

Bidaiatu zure maskotarekin

Beste ostatu-hartzaile bat bezala tratatuko dugu!

abba Granada hotelean zure maskotarekin bidaiatzeko aukera eskaintzen dizugu, erosotasun guzti-guztiekin. Zure maskotaz lagunduta bidaiatzea oso erraza izango da, logelari dagokion tarifaz gain gehiago ordaindu behar izan gabe. Maskotarekin etortzekoa bazara, jakinarazi egin behar duzu erreserba egitean.

* Zerbitzua dohainik gure webgune ofizialaren bidez erreserbatuz gero.

Igerilekua

Hoteleko ostatu-hartzaileentzako soilik.

Hotelak ur beroko kanpo-igerileku bat dauka ostatu-hartzaileentzat, eguzki, gozamen eta atseden beteko uda izan dezaten. Horrekin batera, toalla-zerbitzua dauka igerilekuaz gozatu nahi duten guztientzat. Toallak harrera-lekuan eskatu behar dira.

Igerilekuaren ordutegia: ekainaren 15etik irailaren 15era

Gimnasioa

Kirola egiteko eguneko edozein ordutan.

Gure ostatu-hartzaileek beren burua zaintzeari eta sasoian egoteari utz ez diezaioten, instalaziorik onenez hornitutako gimnasio bikain bat daukagu gogoa eta gorputza sasoian jartzen dituzten bitartean deskonektatu ahal izateko erosotasun guztiekin.

Terraza

Lorategiarekin.

abba Granada hotelak terraza polit-polit bat dauka, lorategiarekin, ostatu-hartzaileek egin nahi duten edozein ekitalditako gosariak, coffee break-ak edo koktelak egiteko aproposa.

Solariuma

Deskonektatu eta atseden hartzeko.

Atseden hartu, erlaxatu eta deskonektatu. abba Granada hoteleko ostatu-hartzaileek beren bidaietako etenalditxo bat egin dezakete gure solariumean, gure etzaulkietan atseden hartuz eguzkiaz eta itsasoko haize leunaz gozatzen duten bitartean.

Wellness eremua

Jacuzzia, sauna, bainu turkiarra.

Gure wellness-eremua gure ostatu-hartzaileen esku jartzen dugu egunero, ahalik erlaxaziorik handiena lor dezaten. Sauna, turkiar bainua eta jacuzzia dauzka, bai eta dutxak eta aldagelak ere.