Logelak

Logela Abba, suiteak, junior suiteak eta Abba Family

abba Granada hotelak 136 logela dauzka, azken erosotasunez hornituak eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia erosoa izan dadin diseinatuak.

Abba logela

1 edo 2 pertsonarentzako logela.

Abba logela guztiak estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude eta gure ostatu-hartzaileen erosotasun eta atsedena bermatzeko beharrezko guztia daukate, bai eta negozio-bidaietan lan egiteko erraztasun guztiak ere. Ekipamendu hauek dauzkate: aire girotua, idazmahaia eta guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua).

Ekipamendu hauek dauzkate logela guztiek:

  • Norberak nahi duen tenperaturan jartzeko aire girotua
  • Pantaila lauko telebista
  • Kutxa gotorra
  • Minibarra
  • Ile-lehorgailua
  • Handitze-ispilua
  • Bainuontzia edo dutxa
  • Bainuko amenity-ak
  • Wifia
  • Ezaugarriak: 20 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: 2 banako ohe (1,05 x 2 m) / bikoitza (1,5 x 2 m)

Junior suitea

1 edo 2 pertsonarentzako logela.

abba Granada hoteleko junior suiteak ohiko logelak baino handiagoak dira eta zuen egonaldia are erosoagoa egiteko ekipamendu guztiak dauzkate.

Ekipamendu hauek dauzkate logela guztiek:

  • Nespresso kafe-makina
  • Norberak nahi duen tenperaturan jartzeko aire girotua
  • Plasmazko telebista
  • Kutxa gotorra
  • Minibarra
  • Galtzak lixatzeko zerbitzua
  • Bainuko albornoza
  • Bainuko zapatilak
  • Ile-lehorgailua
  • Handitze-ispilua
  • Hidromasajea eta dutxaontzia
  • Amenity-ak
  • Wifia
  • Ezaugarriak: 32 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: bikoitza (2 x 2 m) + ohe-sofa (1,35 x 1,90 m).

Abba Family

4 pertsonarentzako logela.

Abba Family logelek ohe bikoitz bat (2 x 2 m) eta ohe-sofa bat (1,35 x 1,90 m) eskaintzen dituzte. abba Family logela guztiek kanpora ematen dute eta familiei beren egonaldian erosotasunik handiena eta detaile guztiak eskaintzeko diseinatuta daude.

Ekipamendu hauek dauzkate logela guztiek:

  • Norberak nahi duen tenperaturan jartzeko aire girotua
  • Plasmazko telebista
  • Kutxa gotorra
  • Ohe-sofa
  • Minibarra
  • Galtzak lixatzeko zerbitzua
  • Ile-lehorgailua
  • Handitze-ispilua
  • Bainuontzia eta dutxa
  • Amenity-ak
  • Wifia
  • Ezaugarriak: 32 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: bikoitza (2 x2 m) + ohe-sofa (1,35 x 1,90 m).

Suitea

3 heldu edo 2 heldu eta 2 haurrentzako lekua.

Logela hauek 2 x 2 m-ko ohe bikoitza daukate. Gure hoteleko egonaldian zehar erosotasunik handiena eta detaile guztiak eskaintzeko diseinatuta daude gure suite guztiak. Logela eroso eta intsonorizatua, negozio-bidaietako beharrei erantzuteko altzariez hornitua eta aisialdiko egonaldietarako erosotasun guztiekin. Kanpora ematen duen logela, estilo modernoan dekoratua, kolore argiekin. Egongela eta ohe-sofa bat dauka logelak.

Ekipamendu hauek dauzkate logela guztiek:

  • Nespresso kafe-makina
  • Norberak nahi duen tenperaturan jartzeko aire girotua
  • 32’’-ko pantaila daukaten plasmazko 2 telebista
  • Kutxa gotorra
  • Minibarra
  • Galtzak lixatzeko zerbitzua
  • Bainuko albornoza
  • Bainuko zapatilak
  • Ile-lehorgailua
  • Handitze-ispilua
  • Bainuontzi eta dutxaontzia
  • Amenity-ak
  • Wifia
  • Ezaugarriak: 44 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: bikoitza (2 x 2 m) eta ohe-sofa (1,35 x 1,90 m).