Zerbitzu eta instalazioak

abba Garden hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Garden hotelean gure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, sukaldaritza bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

abba_hoteles_wifi.jpg

Premium WIFIA dohainik

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

abba_hoteles_taxi.jpg

Erreserbatu zure taxia online!

Bartzelonan taxiak online erreserbatzeko zerbitzua.

Kalitatezko zerbitzu bat lehentasunezko bilketa eta tarifa lauarekin, gure ostatu-hartzaileak ezertaz arduratu ez daitezen. Taxia erreserbatu eta kreditu-txartelarekin edo PayPal bidez ordaindu besterik ez da egin behar. Adostutako ordu eta lekuan taxi bat izango duzue zain, nahi duzuen lekura joateko, ilararik eta itxaronaldirik gabe, eta gehiago ordaindu behar izan gabe.

Egin klik hemeninformazioa jaso edo erreserba egiteko.

Fotointeriores_20190919201909185384.jpg

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

  • Helduen prezioa: 16 €
  • Prezioa 2 urtera arteko haurrak: dohainik
  • Prezioa 3-11 urte bitarteko haurrak: 10 €
  • Prezioa 12 urtetik aurrerako haurrak: 16 €
abba_hoteles_parking.jpg

Aparkalekua

ABBA GARDEN HOTELAK APARKALEKU BAT DAUKA BERE OSTATU-HARTZAILEENTZAT ETA KANPOKO BEZEROENTZAT

abba Garden hotelak aparkalekua eskaintzen die bere bezeroei hotelean bertan.

13_17_1.jpg

Room Service

Sukaldaritzarik onena logelatik atera gabe.

Logelan gelditzea erabaki arren sukaldaritza onenari uko egin nahi ez duzuon ostatu-hartzaileoi room service-rik onena eskaintzen dizue abba Garden hotelak, zuen erosotasunerako. Harrera-lekuan galdetu ordutegiak eta aukerak.

Astelehenetik igandera (13.00-23.00 h)

ThinkstockPhotos_490216372.jpg

Masaje-zerbitzua

Atseden hartu Bartzelona bisitatu aurretik edo ondoren.

Ostatu-hartzaileen erosotasunerako, masaje-zerbitzua logelan bertan jasotzeko aukera eskaintzen du abba Garden hotelak.

abba_garden_hotel_piscina.jpg

Igerilekua

Hoteleko ostatu-hartzaileentzako soilik.

Hotelak kanpo-igerileku handi bat dauka bere ostatu-hartzaileentzat, eguzki beteko uda batez gozatu dezaten, Bartzelonak daukan giro epelari esker. Horrekin batera, toalla-zerbitzua dauka igerilekuaz gozatu nahi duten guztientzat. Toallak harrera-lekuan eskatu behar dira.

Igerilekua zabalik egongo da 2020ko ekainaren 1etik urriaren 11ra arte.

abba_garden_hotel_deseo.jpg

Zure nahiak kudeatzen ditugu

Auto, bizikleta eta motoen alokairua, sarrerak…

Zure edozein desira egia bihurtuko da abba Garden hotelean. Hoteletik zerbitzu hauek kudeatzen ditugu: auto, bizikleta eta motoen alokairua eta Barça ikusteko txartelak, flamenko-emanaldiak, museoak eta hiriko beste edozein ikuskizun ikusteko txartelak.