Logelak

abba Garden hotelak mota honetako logelak dauzka: Abba, Abba Premium, Abba Deluxe eta Abba Family (4 pertsonarentzako lekua). 

abba Garden hotelak 138 logela dauzka, azken erosotasunez hornituak eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia erosoa izan dadin diseinatuak.

abba logela

1-2 pertsonarentzako logela.

Abba logela guztiak estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude eta gure ostatu-hartzaileen erosotasun eta atsedena bermatzeko beharrezko guztia daukate, bai eta negozio-bidaietan lan egiteko erraztasun guztiak ere. Ekipamendu hauek dauzkate: bisko-koltxoia, 32’’-ko plasmazko telebista, aire girotua, idazmahaia eta guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua).

  • Azalera: 25 - 35 m2
  • Ohe mota: 2 banako ohe (1,05 x 2 m)
  • Sehaska bat gehitu daiteke, kosturik gabe, aldez aurretik eskatuta eta denak hartuta ez badaude

Abba Premium

1 edo 2 pertsonarentzako logelak.

abba Premium logelak ostatu-hartzaile zorrotzenei esperientzia bereizgarria eskaintzeko diseinatuta daude. Logela hauek gaur-gaurko diseinua eta Premium esperientzia batez gozatzeko behar den guztia daukate eta negozio-bidaiei lotutako egonaldietarako dira bereziki egokiak. Ekipamendu hauek dauzkate: terraza pribatua eta aire girotua, bisko-koltxoia, minibarra, guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua), plantxatzeko zerbitzua eta laneko behar guztiei erantzuteko konexiorik onena. Abba Premium logelek VIP tratamendua daukate, abantaila hauekin:

  • Lehentasunezko erreserba.
  • Check-in-a 10:00 h-etatik aurrera, aukerarik baldin badago.
  • Nespresso kafe-makina logelan.
  • Plasmazko telebista (42')'
  • Irakurtzeko argia
  • Ongietorriko ura
  • Lehorgailu profesionala
  • Euri-efektuko dutxa
  • Bainuko VIP amenity-ak
  • Albornoza
  • Bainuko zapatilak
  • Azalera: 30 - 40 m2
  • Ohe mota: ohe bikoitza (2m x 2m). 32 cm-ko altuerako bisko-koltxoia.
  • Sehaska bat gehitu daiteke, kosturik gabe, aldez aurretik eskatuta eta denak hartuta ez badaude
abba_garden_hotel_habitacion_deluxe.jpg abba_garden_hotel_habitacion_deluxe_2.jpg abba_garden_hotel_bano_vip.jpg

Abba Deluxe

OHE BIKOITZA DAUKA (1,8 X 2M).

Gure Abba Deluxe logela zeure beharretara erantzuteko prest dago. Estilo moderno eta kalitatezko akaberekin dekoratuta dagoen logela da, eta zure erosotasuna eta atsedena ziurtatzeko beharrezkoa den guztia dauka. Terraza pribatu handi bat dauka Bartzelonara begira, baita aparteko hornikuntza ere, eta zenbait abantaila gehigarri.

Ile-lehorgailua, handipeneko ispilua, bisko-koltxoia, telefono zuzena, aire girotua eta berokuntza, TDT-telebistako 30 kanal baino gehiago, satelite telebista, edaritegia, ordenagailu eramangarria sartzeko kutxa gotorra, eta wifi konexioa dohainik 24 orduz.

Abba Deluxe logelak honako hornikuntza eta abantaila hauek dakartza:

  • Terraza pribatu handi bat Bartzelonara begira
  • Parket-zorua
  • Philips 49" LED 4K Ultra HD telebista
  • Nespresso kafe-makina logelan
  • Lisaburdina eta lisatzeko ohola
  • Ongi etorria emateko ura
  • Ile-lehorgailu profesionala
  • Bainu-txabusina
  • Bainu-zapatilak
  • Amenities VIP sorta
  • Erreserba lehentasunezko erabilgarritasunarekin
  • Etorrera 10:00etatik aurrera (erabilgarritasunaren arabera)
  • 78 m2 (50 m2-ko terraza)
  • 1,80 x 2
abba_garden_hotel_habitacion_abba.jpg abba_garden_hotel_habitacion_abba_2.jpg abba_Garden_Hotel_Habitacion_Abba_Bano.jpg

Abba Family 3

3 pertsonarentzako logela.

Estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude hiru pertsonarentzako Abba Family logela guztiak, ostatu-hartzaileek beren egonaldiaz gozatzeko behar dituzten zerbitzu guztiekin. Familia-erreserbetara bideratuta daude bereziki, eta haurrei zuzendutako ongietorri-detaileak izaten dituzte. Handiagoak dira eta ekipamendu hauek dauzkate: plasmazko telebista, aire girotua eta berogailua, bisko-koltxoia, telefonoa, plantxatze-zerbitzua, minibarrara, kutxa gotorra, wifia dohainik eta guztiz hornitutako bainugela (ile-lehorgailua, handitze-ispilua eta bainuko amenity-ak).

  • 32’’-ko plasmazko telebista
  • Azalera: 25 - 35 m2
  • Ohe mota: 2 banako ohe (1,05 x 2 m)
  • Sehaska bat gehitu daiteke, kosturik gabe, aldez aurretik eskatuta eta denak hartuta ez badaude
  • Ohe gehigarri bat gehitu daiteke, gehiago ordainduz, aldez aurretik eskatuta eta denak hartuta ez badaude
abba_garden_hotel_habitacion_abba.jpg abba_garden_hotel_habitacion_abba_2.jpg abba_Garden_Hotel_Habitacion_Abba_Bano.jpg

Abba Family 4

3-4 pertsonarentzako logela.

Estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude 4 pertsonarentzako Abba Family logelak, ostatu-hartzaileek beren egonaldiaz gozatzeko behar dituzten zerbitzu guztiekin Familia-erreserbetara bideratuta daude bereziki, eta haurrei zuzendutako ongietorri-detaileak izaten dituzte. Ohiko logelak baino handiagoak dira eta ekipamendu hauek dauzkate: bisko-koltxoia, plasmazko telebista, aire girotua eta berogailua, telefonoa, plantxatze-zerbitzua, minibarrara, kutxa gotorra, wifia dohainik eta guztiz hornitutako bainugela (ile-lehorgailua, handitze-ispilua eta bainuko amenity-ak).

  • 32’’-ko plasmazko telebista
  • 40 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: 2 banako ohe (1,05m x 2m)
  • Sehaska bat gehitu daiteke, kosturik gabe, aldez aurretik eskatuta eta denak hartuta ez badaude
  • Ohe gehigarri bat gehitu daiteke, gehiago ordainduz, aldez aurretik eskatuta eta denak hartuta ez badaude