Ospakizunak

Gure profesional-taldea ekitaldi bakoitza neurrira diseinatzeko eta ospakizun bakoitzaren xehetasun guzti-guztiak zaintzeko prestatuta dago.

Zure senide eta lagunekin egun berezi bat ospatu nahi baduzu, zu ez zaitez ezertaz arduratu eta utzi ezazu zure ametsetako ekitaldiaren antolakuntza abba Burgon hotelaren esku.

Erreserbatu zure ekitaldia online

Ezkontza

Zure bizitzako egunik zoriontsuena ospatzear bazaude eta dena amestu zenuen bezala antolatuta egotea nahi baduzu, abba Burgos hotelean zure ametsa lortzen lagunduko dizugu. Gure wedding planner taldearen esperientzia eta profesionaltasuna, gure instalazio bikainekin batera, zure ezkontza ospatzeko gune ezin hobea bihurtzen dute gure hotela.
Utzi gure esku egun ezin garrantzitsuago hori eta zu ondo pasatzeaz arduratu soilik. Zure gonbidatuen irribarreek zure ezkontza ospatzeko eszenatoki aproposena aukeratu duzula berretsiko dizute.

Salneurri guztiek barne dakartzate:

  • Askotariko ongietorri-gosegarria ezkontzako menuaren barruan.
  • Pertsonalizatutako menuak, protokoloa, begiztak aulkietan.
  • Berezko loreak presidentetza-mahaian eta gonbidatuen mahaietan.
  • Dastatzeko proba.
  • Mignardises-ak kafearekin.
  • Eztei-gaua VIP logelan, hainbat zerbitzurekin: cava, txokolatezko teilak, bainugelarako bainu-bata eta zapatilak, eta gosaria logelan. Horrez gain, dohainik erabil ahal izango dituzue igerileku klimatizatua, sauna, gimnasioa, eta ezkonberri-autorako aparkalekua.
  • Umeentzako opariak oturuntzan zehar: “colorea nuestra mascota abby”.

Zerbitzu osagarriak:

  • Dantzatzeko: Orkestra edo disc-jockey-a dantza egiteko.
  • Doako edana dantza egiteko orduan eta berriz afaltzeko aukera.
  • “Los Finos” enpresako urdaiazpiko-ebakitzaile profesionala.
  • Ostatu-salneurri berezia ezkontzako gonbidatuentzako.
  • Ezkontza zibilak: egongelen ondoan dauden terrazetan karpa bat daukagu, baita hainbat gela ere.
  • Beste zerbitzu osagarri batzuk: musika koktelean zehar, umeentzako ekintzak, eta abar.

Erreserbatu zure ekitaldia online