Hotela

Burgos

C/ Fernán Gonzalez 72 · abba-burgos@abbahoteles.com

abba Burgos hotelak goi-mailako 4 izar dauzka eta eraikin enblematiko batean kokatuta dago: apaizgaitegi nagusia izandakoan.

Kokapen bikaina dauka, Burgosko hirigune historikoaren ondoan eta Gazteluko parkearen inguruan. Horri esker, gure ostatu-hartzaileak erraz gerturatu daitezke Burgosko katedral gotiko ezagunera, hoteletik 300 metrora baitago.

abba Burgos hoteleko instalazioek espazio zabal, lasai eta argitsuez gozatzeko aukera eskaintzen diete gure ostatu-hartzaileei, lorategiz hornitutako eremu batez eta hiriaren gaineko ikuspegi panoramiko ikusgarri batez gain.

Burgosko hotel enblematiko honek 99 logela dauzka, estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuak eta ostatu-hartzaileei erosotasunik handiena eskaintzeko pentsatuak.

Zerbitzu sorta zabala eskaintzen du hotelak eta horien artean hauek nabarmentzen dira: terraza edo lorategidun logelak, Abba Mía jatetxea, gimnasioa, sauna, kanpoko solariumean ur beroko igerileku estalia, padel-pista eta garajea. Horrez gain, Burgosko ospakizun- eta ekitaldi-gunerik onenetako bat dauka, 650 pertsona arteko lekuarekin.

Hemendik aurrera: 89EUR

ERRESERBATU

Kokapena eta kontaktua

abba Burgos hotela eraikin enblematiko batean kokatuta dago: apaizgaitegi nagusia izandakoan, katedraletik 300 metrora, Santiago bidean bertan eta Gazteluko parkearen inguruan.

Mapa ikusi
abba Burgos hotela - Mapa

Logelak

abba Burgos hoteleko 99 logela dauzka, azken erosotasunez hornituta daude eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia ahalik erosoena izan dadin prestatuta.

Zerbitzu espezializatuak

abba Burgos hotelean instalazio zabalak dauzkagu era guztietako ekitaldiak egiteko: familia-ospakizunak, laneko bilerak, biltzarrak, konferentziak...