Zerbitzu eta instalazioak

abba Berlin hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Berlin hoteleangure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, Gastronomia bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

wifi.jpg

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

abba_Berlin_Hotel_Desayuno_Buffet.jpg

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

  • Prezioa: 14 euro.
  • 12 urte arteko haurren gosaria: 7 euro.
2_wagner_handel_schrag_32.jpg

Business Center

Negozio-bidaietarako aproposa.

abba Berlin hotelak Internetera konektatzeko aukera eskaintzen die ostatu-hartzaileei, bere Virtual Business Corner-ean. Kontzeptu berri honekin ordenagailu eramangarriak ostatu-hartzaileen esku jartzen dira gure N2S Internet-zerbitzua kontratatua duten bitartean. Sistema honek zerbitzu hau hoteleko edozein lekutan erabili ahal izateko balio erantsia eskaintzen die bezeroei.

parking.jpg

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

Hotelak kanpo-aparkaleku pribatua eskaintzen die bere bezeroei hoteleko eraikinean bertan, ostatu-hartzaileak beren desplazamenduetan eroso ibil daitezen.

  • Prezioa: 2 euro ibilgailu eta orduko / 15 euro ibilgailu eta eguneko.
abba_Berlin_Hotel_Gimnasio.jpg

Gimnasioa

Kirola egiteko eguneko edozein ordutan.

Gure ostatu-hartzaileek beren burua zaintzeari eta sasoian egoteari utz ez diezaioten, instalaziorik onenez hornitutako gimnasio bikain bat daukagu gogoa eta gorputza sasoian jartzen dituzten bitartean deskonektatu ahal izateko erosotasun guztiekin.

abba_Berlin_Hotel_Spa.jpg

Spa

Gozatu sauna eta jacuzziaz.

Gure sauna eta jacuzzia gure ostatu-hartzaileen esku jartzen ditugu egunero, ahalik erlaxaziorik handiena lor dezaten.

Sauna eta jacuzzia erabiltzeagatik 5,00 € kobratuko dira (pertsona eta eguneko).

Bidaiatu zure maskotarekin

Beste bezero bat bezala tratatuko dugu!

abba Berlin hotelean zure maskotarekin bidaiatzeko aukera eskaintzen dizugu, erosotasun guzti-guztiekin. Zure maskotaz lagunduta bidaiatzea oso erraza izango da, logelari dagokion tarifaz gain 20 € gehiago ordainduta. Maskotarekin etortzekoa bazara, jakinarazi egin behar duzu erreserba egitean.

eaters_collective_323099_unsplash.jpg

Room Service

Sukaldaritzarik onena logelatik atera gabe. 

Logelan gelditu nahi baduzu, baina sukaldaritzarik onenari uko egin gabe, abba Berlin hotelean room service onena eskaintzen dizugu, zure erosotasunerako, 24h, astelehenetik ostiralera.

  • 07:30-10:30 h gosaria*
  • 11:00-23: 00 h taberna/jatetxea *

* Kostu osagarria 1,50 euro