Abba Mía jatetxea

abba Berlin hotelean gure sukaldaritzaren detaile guztiak zaintzen ditugu.

Gastronomia bikainaren alde egiten dugu, barietatearen eta kalitatearen arteko oreka perfektuarekin. Nortasun propioaren alde egiten dugu, gure bertako gastronomian espezializatutako gure sukaldean.

Piztu itzazu zure zentzumenak eta atsegin eman zeure aho-sabaiari gure Abba Mía jatetxean: aparteko sukaldaritza gozatzeko leku aproposa duzue hau. Urte-sasoiko lehengairik onenak aukeratzen ditugu beti, oreka perfektua lortzeko gure menuen eta ardoen artean. Alemaniako sukaldaritzak tipikoari abba Hoteles-en kutsu espainiarra gehitzen zaie. Espainiako tapa tipikoez gain, patata-tortilla txorizoarekin, gazpatxoa, hestebeteak eta Mediterranioko beste plater batzuk aurkituko dituzue, guztia ere Espainiako ardorik onenez lagunduta.

Bar

abba Berlin hoteleko taberna gure ostatu-hartzaile guztientzako komunikazio-gunea da gauean nahiz egunean zehar. Bertan kafe-aukera zabala eta hiriko koktelik goxoenak aurkituko dituzue, tabernarako bereziki prestatutako janari-kartarekin batera.