Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak

Erreserbaren baldintzak

Abba Hoteles, S.A.-ren (helbide soziala: Azella kalea 1, 31008 Iruñea, Espainia; Telefonoa: +34 93 363 23 30; Faxa: +34 93 363 23 33; IFK: A-31667637) online erreserba-zerbitzuaren baldintzak arautzea da Kontratazio Baldintza Orokor hauen xedea. Enpresa Nafarroako Merkataritza Erregistroan dago alta emanda (715. liburukia, 159. folioa, NA 14774 orria, 1. inskripzioa).

Erreserba online egiteko zerbitzua

Abba Hoteles kateko edozein establezimendutan logela bat online erreserbatzea da erreserba online egiteko zerbitzuaren xedea. Zerbitzu hau erabiliz gero, azkenekoz eguneratutako bertsioan jasotako baldintza orokor guzti-guztiak erabat eta mugarik gabe onartzen dituzula esan nahi du.

Kontratazio-prozesua: erreserba egiteko eskatutako informazioa eman eta baldintzak onartu eta gero, zure eskaera automatikoki bideratuko da eta eskaera konfirmatzeko email bat bidaliko zaizu. Email horretan zure erreserba-zenbakia agertuko da: zure erreserbaren ziurtagiria eta onartu izanaren egiaztapena izango da. Erreserba egin deneko dokumentu elektronikoa gordeta geldituko da eta eskuragarri izango duzu dagokion eskaera eginez gero. Webgune honetako hasiera-orrian ageri diren eta eskuragarri dauden hizkuntzetako edozeinetan egin ahal izango duzu zure erreserba.

  • Prezioak: “Zure erreserbaren laburpena”-en ageri den zenbateko osoak BEZ dauka dagoeneko.
  • Aldaketak eta ezerezteak: zure erreserba kostu gehigarririk gabe aldatzea edo ezereztea daukazu, webgune honetako “Erreserba aldatu edo ezereztu” atalean. Horretarako, zure erreserba-zenbakia eta prozesua egiteko erabilitako Emaila beharko dugu. Aukera honetatik kanpo gelditzen dira erreserba ezereztuz gero dirua ez itzultzeko baldintza duten erreserbak: kasu horietan ezin izango da ezereztea gauzatu.
  • Bermea: erreserba bakoitzak ezerezteko eta ordaintzeko baldintza batzuk dauzka. Bezeroak baldintza horiek onartu behar ditu erreserba egiteko garaian eta kontratu bidez lotesleak dira alde bientzat. Erreserba konfirmatu aurretik arretaz irakurri eta onartu ezerezteko eta ordaintzeko baldintzak.

Ohar honen bidez, Abba Hoteles S.A.-k (egoitza soziala: calle Berlín, 51-53 Entresuelo, 08014 Barcelona, España; Telefonoa: +34 93 363 23 30; Faxa: a +34 93 363 23 33; IFK: A-31667637), www.abbahoteles.com webgunearen titularra den aldetik, datu pertsonalak babesteko bere politikaren berri ematen die webgune horren eta bere erreserba-sistemaren erabiltzaile eta bezeroei, 15/99 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) finkatutakoari jarraiki.

Gure formularioren bat bete eta datu pertsonalei buruzko gure politika onartzean, emandako datuak formularioan zehaztutako xedearekin bat erabiltzeko eta tratatzeko baimena ematen diozu Abbari. Hauek izan daitezke xede horiek:
Zure erreserba gauzatzeko beharrezko zerbitzua ematea aukeratutako establezimenduan. Datuak haren esku utziko dira erreserba gauzatu ahal izateko.

 

  • Email bat bidaliko zaizu aukeratutako erreserban egin duzun egonaldia baloratzeko ebaluazio-galdera batzuekin.
  • Gure newsletterra bidaltzeko. Zure emaila erabiliko dugu horretarako.
  • “Harremanetan jarri” atalaren bidez egindako galderei erantzun ahal izateko eta Abba Hoteles-i eta bere establezimenduei buruzko informazioa bidaltzeko.

Erreserba-prozesuan zehar ematen dizkiguzun datu batzuk gure sisteman gordeko dira, webgune honen bidez aurrerago egin zenezakeen beste erreserba batzuk errazteko.

Fitxategi horien gaineko erantzukizun osoa daukala bermatzen du Abba Hoteles-ek eta behar bezala aitortuak eta inskribatuak daudela Datuak Babesteko Agentziaren Erregistro Nagusian.

Abba Hoteles-ek bere bezeroei jakinarazten die bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea gauzatzea daukatela. Horretarako, gutun bat idatzi behar duzu goian adierazitako egoitza sozialera, “Protección de datos” erreferentziarekin, edo Email bat e-business@abbahotels.com helbidera.

Zure datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dituela bermatzen du Abba Hoteles-ek eta datuok gordeta dauden zerbitzariak Espainiako datuen babesari buruzko araudiak finkatutako segurtasun-neurriak betetzen dituela.

Cookien erabilera

Erabiltzailea berriz konektatzen denean hura identifikatzeko web-zerbitzariak haren disko gogorrean utz dezakeen testu-fitxategi txiki-txikiak dira cookieak. Webgune bakoitzak berak bidalitako cookieak irakur ditzake soilik, inoiz ez beste inorenak. Cookieak erabiltzaile anonimo bati lotuta daude soilik, eta ez dute uzten datu pertsonalik, informazio ekonomikorik edo osasunari buruzko xehetasunik eskuratzen. Cookieak ez dira fitxategi exekutagarriak, ezin dute birusik eduki edo zabaldu eta ezin dira 4Kb baino handiagoak izan. Abba Hoteles-ek bere erreserba-sistemako nabigazioa errazteko eta sistema horren erabilerari buruzko estatistikak eskuratzeko baino ez ditu erabiltzen cookieak. Horri esker, gure webgunea bisitatzen duzun hurrengo aldietan sistemak ezagutu egingo zaitu.

Jasotzen dituzun cookieak onartzeko edo ez onartzeko moduan konfiguratu dezakezu zure nabigatzailea edo web-zerbitzariren batek zure ordenagailuan cookie bat gorde nahi duenean abisa zaitzan.

  • Microsoft Internet Explorer erabiltzen baduzu, zoaz Tresnak ->Internet aukerak ->Pribatutasuna menura.
  • Netscape/Mozilla erabiltzen baduzu, zoaz Tresnak ->Cookien kudeatzailea menura.
  • Opera erabiltzen baduzu, hona joan: Lehentasunak ->Pribatutasuna ->Cookien iragazkia.

Abba Hoteles-ek cookieak onartzeko aktibatzea eskertzen dizu. Gure erreserba-sistemaren funtzionaltasun eta diseinua hobetzeko datu zehatzagoak eskuratzen laguntzen digu.

Newsletterra bidaltzea

Zure datuak Abba Hoteles S.A.-ren erantzukizunekoa den fitxategi batean gordeta daude, Newsletter hau bidali ahal izateko xedez. Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea daukazu. Horretarako, email bat bidali behar duzu e-business@abbahotels.com helbidera edo gutun bat gure egoitza sozialera (calle Berlín, 51-53 Entresuelo, 08014 Barcelona, España), “Protección de datos” erreferentziarekin.

Emaila: emailez komunikazio gehiagorik jaso nahi ez baduzu, birbidali email hau “Baja” idatzita Gaia eremuan.

Curriculumak

Zure datuak eta hautaketa-prozesuan gure esku jartzen duzun informazio guztia Abba Hoteles, S.A.-ren erantzukizuneko fitxategi batean gordeko dira, zure lan-eskaera kudeatzeko eta gure katearen establezimenduko lanpostuetarako egokia ote den baloratzeko. Horretarako, baimena ematen diguzu zure datuak gure edozein establezimenduren (atzerrikoak barne) esku uzteko. Establezimenduon zerrenda eguneratua daukazu webgune honetan. Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea daukazu. Horretarako, email bat bidali behar duzu e-business@abbahotels.com helbidera edo gutun bat gure egoitza sozialera (calle Berlín, 51-53 Entresuelo, 08014 Barcelona, España), “Protección de datos” erreferentziarekin.

 

BookingCore S.L.-en lege-oharra

BookingCore S.L.-k (BookingCore) (helbidea: C/ Bartomeu Ferrà; 3 4t, Palma Mallorcakoa, 07002 , Espainia) garatu du webgune hau. BookingCore da webgune honetako software, kode eta diseinuen gaineko jabetza intelektualari lotutako eskubideen titular eta jabea. BookingCore-k lizentzia besterenezin eta ez esklusibo bat eman dio webgune honen bidez zerbitzua ematen duenari, BookingCore-ren baimenik gabe ezin izango delarik guztiz edo zati batean erreproduzitu, egokitu edo eraldatu.
Datu pertsonalak: BookingCore-k gorde egiten ditu webguneko ordainketa-pasabidearen bidez egindako ordainketekin zerikusia duten datuak, webgunearen titularrarentzat eta zerbitzu-emailearentzat ordainketari lotutako kudeaketak egiteko xedez. Erabiltzaileak baimendu egiten du tratamendu hori eta eskubidea dauka bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko. Horretarako, email bat bidali behar du hola@bookingcore.com helbidera edo gutun bat goian aipatutako helbidera.
BookingCore-k ez du datu pertsonalak aipatutakoez kanpoko beste inolako xedetarako erabiliko.
Datu pertsonalak konfidentzialtasun eta segurtasunez tratatuko dituela bermatzen du BookingCore-k eta beharrezko segurtasun-neurri humano eta teknikoak hartuko dituela horretarako. Datu pertsonalak gordeta dauden ekipoetara baimenik ez daukan inor sartzen ez dela bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak hartzeko konpromisoa hartzen du BookingCore-k.