Zerbitzu eta instalazioak

abba Reino de Navarra hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Reino de Navarra hotelean gure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, sukaldaritza bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Reino de Navarra hotelak bezeroentzako aparkaleku estalia dauka, hotelean bertan.