Logelak

abba Playa Gijón hotelak mota honetako logelak dauzka: Abba, Abba logelak itsasora begira, Abba Deluxe eta Abba Family (3 eta 4 pertsonarentzako lekuarekin).

abba Playa Gijón hoteleko 80 logelak azken erosotasunez hornituta daude eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia ahalik erosoena izan dadin prestatuta.

abba Playa Gijón hotelak mota hauetako logelak dauzka: Abba, Abba logelak itsasora begira, Abba Deluxe eta Abba Family (3 eta 4 lagunentzako lekuarekin).

Abba logela

1 edo 2 pertsonarentzako logela

Abba logelek ekipamendu hauek dauzkate: 2 banako ohe (1 x 2 m) o 1 ohe bikoitz (1,8 x 2 m). abba logela guztiek Isabel Katolikoaren parkera eta hoteleko kanpo-igerilekura ematen dute, estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude eta gure ostatu-hartzaileek eroso egoteko eta atseden hartzeko behar duten guztia eskaintzen dute, negozio-bidaietan lan egiteko erraztasun guztiekin batera Ekipamendu hauek dauzkate: aire girotua, idazmahaia eta guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua).

  • Ezaugarriak: 20 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: 2 banako ohe (1m x 2m) / 1 ohe bikoitz (1,8m x 2n).

Abba Family 4

2 heldu eta 2 haur edo 3 heldu eta 1 haurrentzako logela.

Abba Family 4 logelek Isabel Katolikoaren parkera ematen dute. 2 banako ohe (1mx2 m) edo ohe bikoitz bat (1.80mx2 m) eta ohe-sofa bat (1,20 x 1,80 m) dauzkate. 4 pertsonarentzako abba Family logela guztiak estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude eta gure ostatu-hartzaileek beren egonaldiaz gozatzeko zerbitzu guztiak dauzkate. Familia-erreserbetara bideratuta daude bereziki, eta haurrei zuzendutako ongietorri-detaileak izaten dituzte. Ohiko logelak baino handiagoak dira, eta zerbitzu hauek dauzkate: plasmazko telebista, aire girotua eta berogailua, telefonoa, plantxatzeko zerbitzua, minibarrara, kutxa gotorra, wifia dohainik eta guztiz hornitutako bainugela (ile-lehorgailua, handitze-ispilua eta bainurako amenity-ak).

  • Ezaugarriak: 31 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: 1mx2m-ko 2 banako ohe + 1,20m x 1,80m-ko 1 ohe-sofa / 1 ohe bikoitz + 1,20m x 1,80m-ko 1 ohe-sofa.

Abba Family 3

2-3 pertsonarentzako logela.

Abba Family 3 logelek 2 ohe (1 x 2,00 m) + ohe-sofa (1,20 x 1,80 m) dauzkate. Estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude 3 pertsonarentzako Abba Family logelak, ostatu-hartzaileek beren egonaldiaz gozatzeko behar dituzten zerbitzu guztiekin. Familia-erreserbetara bideratuta daude bereziki, eta haurrei zuzendutako ongietorri-detaileak izaten dituzte. Ohiko logelak baino handiagoak dira, eta zerbitzu hauek dauzkate: plasmazko telebista, aire girotua eta berogailua, telefonoa, plantxatzeko zerbitzua, minibarrara, kutxa gotorra, wifia dohainik eta guztiz hornitutako bainugela (ile-lehorgailua, handitze-ispilua eta bainurako amenity-ak).

  • Ezaugarriak: 31 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: 2 ohe (1m x 2,00m) + ohe-sofa (1,20m x 1,80m).

Abba Deluxe itsasora begira

2 heldurentzako logela.

Itsasora begira dauden Abba Deluxe logelek ohe bikoitz bat daukate (1,80m x 2m). San Lorenzo hondartzaren gaineko bista ikusgarriak dituzte, estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude eta gure ostatu-hartzaileek eroso egoteko eta atseden hartzeko behar duten guztia eskaintzen dute, negozio-bidaietan lan egiteko erraztasun guztiekin batera. Ekipamendu hauek dauzkate: aire girotua, idazmahaia eta guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua).

  • Ezaugarriak: 31 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: bikoitza (1,80m x 2m).
  • Ura eta fruta logelan.
  • Nespresso kafe-makina.

Abba logela itsasora begira

1 edo 2 pertsonarentzako logelak.

Itsasora ematen duten Abba Bistak logelek 2 banako ohe (1m x 2m) edo 1 ohe bikoitz (1,8m x 2m) daukate, eta San Lorenzo hondartzaren eta auzo zaharraren gaineko bista ikusgarriak.

Estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude eta gure ostatu-hartzaileek eroso egoteko eta atseden hartzeko behar duten guztia eskaintzen dute, negozio-bidaietan lan egiteko erraztasun guztiekin batera. Ekipamendu hauek dauzkate: aire girotua eta guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua).

  • 20 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: bikoitza (1,80m x 2m) / 2 banako ohe (1m x 2m).
  • Iristean ur-botila bat logelan, ongietorriko detaile gisa.