Ospakizunak

Utzi dena gure esku

Zure senide eta lagunekin egun berezi bat ospatu nahi baduzu, zu ez zaitez ezertaz arduratu eta utzi ezazu zure ametsetako ekitaldiaren antolakuntza abba Playa Gijón hotelaren esku. Gure profesional-taldea ekitaldi bakoitza neurrira diseinatzeko eta ospakizun bakoitzaren detaile guzti-guztiak zaintzeko prestatuta dago.

Ezkontzak

Zure bizitzako egunik zoriontsuena ospatzear bazaude eta dena amestu zenuen bezala antolatuta egotea nahi baduzu, abba Playa Gijón hotelean zure ametsa lortzen lagunduko dizugu. Gure wedding planner taldearen esperientzia eta profesionaltasuna, gure instalazio bikainekin batera, zure ezkontza ospatzeko gune ezin hobea bihurtzen dute gure hotela.

Utzi gure esku egun ezin garrantzitsuago hori eta zu ondo pasatzeaz arduratu soilik. Zure gonbidatuen irribarreek zure ezkontza ospatzeko eszenatoki aproposena aukeratu duzula berretsiko dizute.

Gure ezkon-bankete guztietan zerbitzu hauek sartzen dira:

  • Ezkonberrien logela, itsasora begirako ikuspegiarekin, cava eta gosaria barne.
  • Haurrentzako detaile bereziak.
  • Ezkon-urteurreneko afaria dohainik gure Amalur jatetxean, ezkon-eguneko menu berdinarekin.
  • hotelak orkestra eta DJ zerbitzua jartzen du zuen esku. Kanpo-enpresa batekin kontratatuz gero, ezkonberriek egile-eskubideak onartu beharko dituzte, gonbidatuen azken kopuruaren arabera.
  • Menu bereziak alergiko, begetariano eta zeliakoentzat.
  • Logeletan deskontuak gonbidatuentzat.

Ezkontzarako honako zerbitzu hauek kontratatzeaz arduratu gaitezke:

  • Jazz-laukoteak
  • Pianistak
  • Autobusak
  • Haurrentzako animazioa
  • Loreak
  • Sinadura-liburua