Zerbitzu eta instalazioak

abba Formigal hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Formigal hotelean gure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.
Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, sukaldaritza bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Wifi konexioa dohainik

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Formigal hotelak aparkalekua dauka bezeroentzat, hotelean bertan.

Prezioa: 14,00 euro

Gimnasioa

Kirola egiteko eguneko edozein ordutan.

Gure ostatu-hartzaileek beren burua zaintzeari eta sasoian egoteari utz ez diezaioten, instalaziorik onenez hornitutako gimnasio bikain bat daukagu gogoa eta gorputza sasoian jartzen dituzten bitartean deskonektatu ahal izateko erosotasun guztiekin.

Barne-igerilekua

Ur beroko igerilekua

abba Formigal hotelak bere ur beroko barne-igerilekuan bainu lasaigarri bat hartzeko aukera eskaintzen dizu.

Masaje-zerbitzua

Erlaxatu nahi?

abba Formigal hotelean masaje-zerbitzua eskaintzen dugu hotelean bertan, gure ostatu-hartzaileek metatutako tentsio guztia arindu ahal izan dezaten. Urte-sasoiaren araberako ordutegiak hoteleko harrera-lekuan kontsultatu daitezke. Ezinbestekoa da aurretiaz erreserbatzea, gutxienez egun bat lehenago.

abba_formigal_hotel_yoga.jpg

Yoga-eskolak

Yoga Formigalen

Konektatu itzazu gorputza eta burua gure yoga-eskoletan. Ez duzu hoteletik atera beharko! Kontsultatu ordutegiak eta prezioak hoteleko harrera-lekuan.

*Izen-ematea aurreko eguneko 23:00ak arte

Tekarterapia

Tekarterapia ezagutzen?

Neguko kirolek eragindako lesioetatik osaberritzeko tratamendu berritzailea da. abba Formigal hoteleko fisioterapia-zerbitzuak eskaintzen duen tratamendu moderno hau ukipen-hipetermian oinarritzen da, eta teknika horren bidez ehun lesionatuak leheneratzeko prozesu fisiologikoak bizkortzea lortzen da. Galdetu gure profesionalei zerbitzu honi buruz zure egonaldian.

Terraza ikuspegi ederrekin

Pirinioetara

abba Formigal hotelak Pirinioen gaineko bista ikusgarriko terraza bikaina jartzen du bere ostatu-hartzaileen esku: aperitiboaz gozatzeko edo aire zabalean kopa bat lasai-lasai hartzeko espazio atsegina.

Forfaitak, eski-materiala eta haurtzaindegi-zerbitzua

Formigaleko pistez gozatzeko behar duzun guztia

abba Formigal hotelak Formigaleko pistez ezertaz arduratu gabe gozatzeko behar duzun guztia eskaintzen dizu: forfait-en eta materialaren erreserbak, haurtzaindegi-zerbitzua Anayet elur-lorategian….

Eskiak gordetzekoa

Erosotasunik handienaz gozatzeko.

Eskiak gordetzeko gune bat daukagu gure ostatu-hartzaileentzat, eskiatzeko materiala bertan utzi eta erosotasunik handiena izan dezaten gure hoteleko egonaldian zehar.

Sauna eta bainu turkiarra

Atsedena bermatuta egunero.

Gure sauna gure ostatu-hartzaileen esku jartzen dugu egunero, ahalik erlaxaziorik handiena lor dezaten. Era berean, turkiar bainu bat daukagu, izpiliku- eta eukalipto-aroma erlaxagarriekin.

Shuttle-zerbitzua

Garraioa dohainik hoteletik erremonte-eremura eta hotelera.

Gure ostatu-hartzaileen erosotasuna gogoan, hoteletik gertuen dagoen erremonte-eremura eta handik hotelera joateko garraio-zerbitzua eskaintzen dugu dohainik. Kontsultatu ordutegiak eta aukerak hoteleko harrera-lekuan.