Logelak

PENDIENTE

abba Formigal hoteleko 107 logelak azken erosotasunez hornituta daude eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia ahalik erosoena izan dadin prestatuta.

abba Formigal hotelak mota hauetako logelak dauzka: estandarrak, exekutiboak eta familientzakoak (4 pertsonarentzako lekua).

Abba logela

1 edo 2 pertsonarentzako logela.

abba logela guztiak estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude, gure ostatu-hartzaileen erosotasun eta atsedena bermatzeko beharrezko guztiarekin. Ekipamendu hauek dauzkate: aire girotua eta guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua).

  • Ezaugarriak: 20 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: 2 banako ohe (0,90m x 1,90m) / bikoitza (1,5m x 2m).

Abba Family 3

2-3 pertsonarentzako logela.

Estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude Abba Family 3 logelak, ostatu-hartzaileek beren egonaldiaz gozatzeko behar dituzten zerbitzu guztiekin. Familia-erreserbetara bideratuta daude bereziki, eta haurrei zuzendutako ongietorri-detaileak izaten dituzte.

Ekipamendu hauek dauzkate: guztiz hornitutako bainugela (ile-lehorgailua), zuzeneko telefonoa, banakako berogailua, satelite bidezko TB, minibarra eta wifi bidezko Internet-konexioa.

  • Ezaugarriak: 20 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: 2 banako ohe (1,05m x 2m) + 1 banako ohe-sofa (0,90 m x 1,90 m).

Abba Family 4

2-3 pertsonarentzako logela.

Estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude Abba Family 3 logelak, ostatu-hartzaileek beren egonaldiaz gozatzeko behar dituzten zerbitzu guztiekin. Familia-erreserbetara bideratuta daude bereziki, eta haurrei zuzendutako ongietorri-detaileak izaten dituzte.

Horrez gain, 4 pertsonarentzako logelek egongela eroso bat daukate.

  • Ezaugarriak: 20 / 25,5 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: 2 banako ohe (1,05m x 2m) + 1 banako ohe-sofa (0,90 m x 1,90 m) / 2 banako ohe (1,05m x 2m) + 2 banako ohe-sofa (0,90m x 1,90m).