Partner hotelak

Abba Hoteles-ek zuretzat gomendatutako hotelen hautaketa esklusiboa egin du.

Gure partner hotelak gure filosofiarekin bat datozen hotelak dira. Hauek dira filosofia horren oinarriak:

  • Bezeroei traturik onena.
  • Kalitate-prezio erlazio ona.
  • Instalazio ezinhobeak.
  • Hasi hotel hauez gozatzen!

The Queen’s Gate London Hotel

Londres

The Queen’s Gate hotela Londres erdigunean dago, Royal Borough of Kensington & Chelsea auzoan, Hyde Park, Kensington Gardens eta Knightsbridge-tik minutu gutxira. 4 pertsona arteko logelak dauzka, familian bisitatzeko aproposak. Horrez gain, jatetxe bat dauka terrazarekin, gimnasioa eta enpresa-ekitaldiak egiteko bilera-gelak.

Hotela ikusi

Partner hotela – Inglaterra

Sevilla

Sevillako katedraletik 250 metrora, Inglaterra hotelak hiriko kokapenik onena dauka hirigunearen erdi-erdian, Plaza Nueva delakoan, udaletxearen parez pare. Ber-bertan daude katedrala, Giralda eta kale estu, etxe dotore eta plaza ederreko Santa Cruz auzoa eta merkataritza-ingurunea, bere denda eta saltoki ugariekin. Terraza-taberna polit-polit bat dauka bista ikusgarriarekin eta atezaindegi-zerbitzuarekin, zure neurrirako egonaldia diseinatzeko, detaile eta esperientziez betea.

Hotela ikusi

Partner apartamentuak – Fuerte Calaceite

Málaga

Fuerte Calaceite apartamentuak Costa del Soleko kokaleku perfektu batean daude, Europa osoko klimarik onena duten Torrox eta Nerja andaluziar herri tipikoen artean. Hondartzatik 200 metrora eta aireportutik 30 minutura, apartamentuek ekipamendu hauek dauzkate: aire girotua, egongela telebistarekin eta guztiz hornitutako sukalde modernoa (labea, ontzi-garbigailua, arropa-garbigailua eta arropa-lehorgailua). Apartamentu batzuek terraza daukate eta Mediterranio itsasoaren gaineko bista ederrak.

Hotela ikusi

Partner hotela – Fuerte Grazalema

Cádiz

Grazalema mendilerroko parke naturalaren erdi-erdian dago Fuerte Grazalema hotela, Ronda hiri ederretik 20 kilometrora. Oso ondo komunikatuta dago Jerez, Málaga eta Sevillako aireportuekin, eta Grazalema mendilerrora ematen duten kanpo-igerilekua eta jacuzzia dauzka, jatetxea , 2 taberna eta minikluba, baratz ekologikoa, abeletxea eta zuen egonaldiaz ahalik gehien gozatzeko aire zabaleko jarduera ugari.

Hotela ikusi

Conil de la Frontera

PARTNER HOTELA – FUERTE CONIL – COSTA LUZ

Fuerte Conil-Costa Luz hotela Fuerte Conil eta Fuerte Costa Luz hotelek osatutako konplexua da, eta Espainiako hondartzarik ederrenetako baten aurre-aurrean dago: La Fontanilla hondartzaren aurrean. Conil de la Fronterako erdigunetik 10 minutura oinez, 2 jatetxe, taberna bat, 4 kanpo-igerileku, jacuzzia, solariuma, kirol-instalazioa eta spa bat dauka wellness-eremuarekin, eta bilerak eta ekitaldiak egiteko 850 m2-tik gorako espazioa.

Hotela ikusi

Partner hotela – Amarè Marbella

Marbella

Amàre Marbella hotela, helduentzako gomendatuta dago eta hondartzako lehen lerroan dago, Marbellako hirigune historikoaren ondoan. Hondartza-eremu pribatua dauka, igerilekua ostatu-hartzaileentzako doako oheekin, jatetxe-zerbitzua, spa eta fitness-zentroa. “The One” zerbitzu esklusiboa eskaintzen du, beren egonaldia esperientzia paregabea bihurtu nahi duten ostatu-hartzaileentzat.

Hotela ikusi

Partner hotela - Fuerte Marbella

Marbella

4.000 m2 lorategiz inguratuta dago eta itsasorako bista ikusgarriak dauzka Fuerte Marbella hotelak eta kokapen ezin hobea dauka: Marbella erdi-erdian, hondartzaren aurre-aurrean, hirigune historikotik metro gutxira eta aisialdiko eta terrazen ingurunearen ondoan. Hotelak 4 jatetxe dauzka, aparkalekua, 2 igerileku (kanpoan bata eta beste estalia, negurako), kirolgune bat padel-pistekin, turkiar bainua eta sauna.

Hotela ikusi

Partner hotela - Fuerte El Rompido

Huelva

Kokapen ikusgarria dauka Huelvako Piedras ibaiaren inguruko paraje natural osoa ikus daitekeen muino baten gainean dago Fuerte El Rompido hotela, golf-zelaietatik eta soilik ostatu-hartzaileentzako den hondartza birjina batetik oso gertu. El Rompido arrantzale-herrixkatik 5 minutura eta Faroko eta Sevillako aireportuetatik gertu, 5 igerileku dauzka, kirol-instalazioak, wellness-eremua spa, gimnasio eta edertasun-zentroarekin, 2 jatetxe, taberna eta doako aparkalekua.

Hotela ikusi

Partner hotela - Fuerte Estepona

Estepona

Fuerte Estepona hotela hondartza aurre-aurrean dago, Esteponako erdigunetik 5 minutura. Gibraltarren eta Puerto Banús-en artean dago eta oso ondo komunikatuta dago Málagako nazioarteko aireportuarekin. Kirol-eremu handi bat dauka: tenisean, padelean eta boleibolean jokatzeko pistak, 4 igerileku handi, lorategiak, spa, jatetxea eta pool-taberna.

Hotela ikusi