abba playa Gijón Hotela
Gijón
Pº Doctor Fleming, 37 · playagijon@abbahoteles.com
abba Gijón hotelak kokapen pribilegiatua dauka hondartza aurre-aurrean eta San Lorenzo badiaren gaineko ikuspegi bikainarekin. Asturiasko itsasertzeko eszenatokirik ederrenetako batean dago kokatuta gure hotela. 80 logela moderno dauzka eta instalazio hauek eskaintzen ditu: lorategi eder batzuk, taberna-kafetegia terrazako zerbitzuarekin urte osoan zehar, Amalur jatetxea, kanpo-igerilekua, wellness-eremua gimnasio, sauna, jacuzzi eta bainu turkiarrarekin, aparkalekua eta 8 bilera-areto, familia- eta enpresa-ekitaldiak egiteko ingurune paregabe honetan.
Kokapena eta kontaktua
abba Gijón hotelak kokapen pribilegiatua dauka hondartza aurre-aurrean eta San Lorenzo badiaren gaineko bista ikusgarriarekin. Asturiasko itsasertzeko eszenatokirik ederrenetako batean dago kokatuta gure hotela.
Logelak
abba Playa Gijón hoteleko 80 logela dauzka, azken erosotasunez hornituta daude eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia ahalik erosoena izan dadin prestatuta.
Zerbitzu espezializatuak
abba Playa Gijón hoteletan instalazio zabalak dauzkagu era guztietako ekitaldiak egiteko: familia-ospakizunak, laneko bilerak, biltzarrak, konferentziak...Ekitaldien antolakuntzan eta sukaldaritzan espezializatutako profesional-talderik onena daukagu. Zerbitzu ezin hobea ematen dugu eta gure bezeroen nahi guztiak asetzen ditugu antolatzen ditugun ekitaldi guztietan. Horretarako, ekitaldi bakoitzaren beharretara egokitutako proposamen pertsonalizatua eskaintzen dugu beti.
