Zerbitzu eta instalazioak

abba Palacio de Soñanes hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

Palacio de Soñanes hotelean gure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, sukaldaritza bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Lorategia

Natura eta ikuspegi ikaragarriak.

abba Palacio de Soñanes hotelak lorategi eder bat dauka, edozein ekitalditan gosari, coffee break edo koktelak egiteko aproposa edo naturaz eta eskaintzen digun bista ikusgarriaz gozatzeko, besterik gabe.

Liburutegia

Gozatu giro lasai batez.

Gure ostatu-hartzaileek liburu on batez gozatzea daukate abba Palacio de Soñanes hoteleko hall-eko giro lasaian edo gure lorategi xarmagarrian.

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Palacio de Soñanes hotelak doako aparkalekua eskaintzen die bere bezeroei, hotelean bertan.

Palacio taberna

Bazkalondoan patxadan egoteko leku aproposa.

Bar Palacio tabernak dekorazio ingeles-ingelesa dauka eta giro xarmagarria. abba Palacio de Soñanes hoteleko ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar mokadu bat hartzeko edo edozein eratako edari edo freskagarriak edateko topaleku atsegin eta dotorea da.

Bidaiatu zure maskotarekin

Beste ostatu-hartzaile bat bezala tratatuko dugu!

abba Palacio de Soñanes hotelean zure maskotarekin bidaiatzeko aukera eskaintzen dizugu, erosotasun guzti-guztiekin. Zure maskotaz lagunduta bidaiatzea oso erraza izango da, logelari dagokion tarifaz gain 30 € gehiago ordainduta.

La Venta kafetegia

Atseden hartu eta gozatu.

abba Palacio de Soñanes hotelak kafetegia dauka, ostatu-hartzaileentzako tapa- eta errazio-aukera zaindu eta bariatuarekin.

Aire zabaleko igerilekua

Hoteleko ostatu-hartzaileentzako soilik.

Hotelak kanpo-igerileku bat dauka ostatu-hartzaileentzat, eguzki, gozamen eta atseden beteko egonaldia izan dezaten. Horrekin batera, toalla-zerbitzua dauka igerilekuaz gozatu nahi duten guztientzat. Toallak harrera-lekuan eskatu behar dira.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

  • Prezioa: 15 euro.
  • Haurren (3-12 urte) gosariaren prezioa: 6 euro.