Zerbitzu eta instalazioak

abba Burgos hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Burgos hotelean gure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, sukaldaritza bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

abba_hoteles_wifi.jpg

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude.

abbaburgos_sauna.jpg

Sauna

Atsedena bermatuta egunero.

Gure sauna gure ostatu-hartzaileen esku jartzen dugu egunero, ahalik erlaxaziorik handiena lor dezaten.

*Eska ezazu harrera-lekuan sauna piztea, erabili baino 30 minutu lehenago.

Padel-pista

Padeleko kanpo-pista ezin hobea.

abba Burgos hotelak pistan jokatzeko kanpo-pista eder bat dauka, gure ostatu-hartzaileak ondo pasatzearekin batera sasoian jar daitezen. Padelean profesional baten modura jokatzeko beharrezko material guztia daukagu harrera-lekuan.

Igerilekua eta solariuma

Ur beroko igerileku estalia eta kanpo-solariuma.

Beren egonaldian zehar, gure ostatu-hartzaileek gure ur beroko igerileku estalian freskatzea edo kanpoko solariumean eguzkia hartzen erlaxatzea daukate. Aldagelak, dutxak eta armairuak daude erabilgarri.

Ordutegia: 07:00-23:00 h.

Bidaiatu zure maskotarekin

Beste ostatu-hartzaile bat bezala tratatuko dugu!

abba Burgos hotelean zure maskotarekin bidaiatzeko aukera eskaintzen dizugu, erosotasun guzti-guztiekin. Zure maskotaz lagunduta bidaiatzea oso erraza izango da, logelari dagokion tarifaz gain 25 € (zergak barne) gehiago ordainduta. Maskotarekin etortzekoa bazara, jakinarazi egin behar duzu erreserba egitean.

eaters_collective_323099_unsplash.jpg

Room Service

Sukaldaritzarik onena logelatik atera gabe.

Logelan gelditu nahi baduzu, baina sukaldaritzarik onenari uko egin gabe, abba Burgos hotelean room service onena eskaintzen dizugu, zure erosotasunerako.

Astelehenetik igandera (13:30-15:30) / (20:30-23:00)

Gimnasioa

Kirola egiteko eguneko edozein ordutan.

Gure ostatu-hartzaileek beren burua zaintzeari eta sasoian egoteari utz ez diezaioten, instalaziorik onenez hornitutako gimnasio bikain bat daukagu gogoa eta gorputza sasoian jartzen dituzten bitartean deskonektatu ahal izateko erosotasun guztiekin.

Ordutegia: 07:00-23:00 h

abba_hoteles_parking.jpg

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Burgos hotelak bezeroentzako aparkalekua dauka, hotelean bertan.

  • Prezioa 24 h: 18,90 euro

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

  • Prezioa: 14,80 euro
  • 12 urte arteko haurren gosaria: 8,70 euro