Kontratazioaren baldintza orokorrak

ADI: onartu aurretik, ondo-ondo egiaztatu zure erreserbaren detaile guztiak eta baldintza orokor hauen edukia.

- Turismo-establezimendura iristeko ordutegia:13:00 h

- Turismo-establezimendutik irteteko ordutegia: 12:00 h

Erreserbak ezerezteko politika

Egindako erreserba ezerezteko bide hauek erabil daitezke:

  • Webgunea.
  • Emaila: r.regas@abbahoteles.com
  • Telefonoa: 93 363 23 30
  • Faxa: 93 363 23 33

Gasturik gabe ezereztea: erreserbaren lehen eguna baino 2 egun lehenago ezereztu behar da erreserba (uztail eta abuztuan izan ezik, kasu horretan 14 egun lehenago egin behar da), faxez, emailez edo webgunearen bidez.

Ezereztea gastuekin: hotelera iritsi baino 2 egunetik beherako epean (uztail eta abuztuan izan ezik, kasu horretan 14 egunetik beherako epean) eginez gero, erreserbaren titularrari egonaldiko lehen gauaren zenbatekoa kobratuko zaio, gehi egonaldi guztiaren %10era arteko kopuru bat ezereztea hotelera iritsi beharreko eguna baino 24 h-tik behera epean eginez gero edo hotelera azaltzen ez bada.

Ezerezteak eragindako gastuak bezeroak ordaindu beharko ditu.

Erreserbak aldatzeko politika

Egindako erreserba aldatzeko eskatzea dago establezimendura iristeko eguna baino 24 h lehenago gutxienez.

Eskaera egiteko bide hauek erabil daitezke:

  • Emaila: r.regas@abbahoteles.com
  • Telefonoa: 93 363 23 30
  • Faxa: 93 363 23 33

Zure erreserba-zenbakia adierazi behar duzu beti. Eskaera egiteko garaian hotelean hotelik libre dagoen ala ez arabera egin ahal izango dugu aldaketa

  1. Webgunearen titularra.
    ABBA HOTELES, S.A, entitatea (helbidea: #DOMICILIO# - 31008 Iruñea; identifikazio fiskaleko zenbakia: A-31667637) da webgune honen erantzule eta titularra.
  2. Erabiltzaileen betebeharrak.
    1. Erabiltzaileak onartu egiten ditu baldintza orokor hauek, haiek ulertzen ditu beren osotasunean eta ados dago haiekin.
    2. Erabiltzaileak adierazten du adinez nagusia dela eta webgune honetan eskainitako zerbitzua kontratatzeko beharrezko legezko gaitasuna daukala.
    3. Erabiltzailearen erantzukizuna da bezero gisa erregistratzean ematen dituen datuak egiazkoak eta osoak izatea.
    4. Erabiltzailearen erantzukizuna da logela edo apartamentua erabiliko duten pertsonen kopuru zuzena ematea.
    5. Erreserba-formularioa betetzen duen erabiltzaileak baimena eskuratu behar du erreserbaren barruan sartzen diren pertsona guztien erreserbatzeko.
    6. Turismo-establezimenduaren baldintza partikularrak betetzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak.
  3. Kontratua gauzatzea.
    Zerbitzua erabilgarri dagoela bermatu, kontratatzaileak baldintza orokorrak onartu eta banketxearen ordainketa-pasarelan kreditu-txartelarekin ordainketa egindakoan gauzatzen da kontratua. Egindako eragiketak enkriptatuta daude banketxeak bermatutako ordainketa-sistema baten bidez. Ingurune horren baitan, kreditu-txarteleko informazioa ezin da harrapatu eta, beraz, ez da bezeroaren ordainketa-aginduak prozesatzeko ardura daukan banketxeaz kanpoko beste inoren esku geldituko.

    Erreserbaren berrespena eta hari dagokion bonoa eskuratzeko erreserbaren zenbatekoaren ehuneko bat (%12 asko jota) ordaindu behar da.
    Gainerakoa hotelean bertan ordaindu beharko da.

    Erreserbaren prezioaren barruan erreserba-formularioan aukeratutako eta zehaztutako zerbitzuak sartzen dira soil-soilik.
    Erreserba egiten amaitzean, erabiltzaileak erreserba-bonoa eta online erreserba egitean dagoeneko jakinarazi zaizkion kontratazio-baldintzak jasoko ditu eman duen posta elektronikoan.

    Erreserba-bono edo -ziurtagiriak erreserba-zenbakia eta erreserbari buruzko xehetasunak jasotzen ditu, eta erabiltzaileak inprimatu eta hotelean aurkeztu beharko du hara iristen denean.

    Webgunearen titularrak erreserba atzera botatzeko edo informazio gehiago eskatzeko eskubidea dauka merkataritza elektronikoko gure sisteman finkatutako segurtasun-kontrolak gainditzen ez dituzten erreserben kasuan.

  4. Eskaintzak.
    Eskaintzak webgunean zehaztutako eperako balioko dute soilik edo, bestela, bezeroek zerbitzuak kontratatzeko eskuragarri dauden bitartean.

  5. Baldintza orokorrak aldatzea.
    Webgune honen titularrak baldintza orokor hauek edozein unetan aldatu ditzake, aldez aurretik jakinarazi gabe, webgunean baldintza berriak argitaratzearen bidez.
    Baldintza hauetako klausularen bat guztiz edo zati batean deusez edo ez-eraginkorra joko balitz, deuseztasun edo ez-eraginkortasun horiek halakotzat jotzen den xedapenari edo xedapen-zatiari aplikatuko zaio soilik eta gainerakoan baldintza orokorrek dauden horretan jarraituko dute eta deusez edo ez-eraginkor jotako xedapena ez jarritzat hartuko da.

  6. Jurisdikzioa eta aplikatu beharreko legedia.
    Kontratugileek berariaz eta nahita lotzen zaizkio Balear uharteetako jurisdikzioari eta epaitegiei, kontratu honen interpretazioan edo aplikazioan sor litezkeen gatazkak ebazteko. Espainiakoa izango da aplikatu beharreko legedia.