Zerbitzu eta instalazioak

abba Santander hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Santander hotelean gure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, sukaldaritza bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

Kantabria eta Santander: gauza ugari deskubritzeko

Txangoak Kantabrian zehar.

Gure ostatu-hartzaileek Kantabria eta Santander ezagutu nahi badituzte, edo gure herriaren historian murgildu nahi badute iraganeko aztarna arkeologikoen bidez, abba Santander hoteleko harrera-lekuan galdetu dezakete Kantabria deskubritzeko hotelak antolatzen dituen txangoen berri.

El Solecito

Zerbitzu hau hoteleko harrera-lekuan eska daiteke

abba Santander hotelak room service zabala eskaintzen du, El Solecito enpresarekin batera. Horri esker, ostatu-hartzaileek sandwichak, hanburgesak, ogitartekoak, errazioak eta plater konbinatuak eskatu ahal izango dituzte.

Room Service & pizzak

Erosotasuna, logelatik atera gabe

abba Santander hotelak Telepizzan pizzak eta era guztietako janaria eskatzeko aukera eskaintzen die bere ostatu-hartzaileei.

Gimnasio itundua

Klase gidatuak, makina-gela, igerilekua eta solariuma

abba Santander hotelak hitzarmen bat dauka erdigunean bertan, hoteletik metro gutxira dagoen Fitness Room gimnasioarekin, nahi duten ostatu-hartzaile guztiek hango instalazio bikainak erabili ahal izan ditzaten, klase pertsonalizatuekin eta sasoian egoteko ekipamendurik onenarekin batera.

Bidaiatu zure maskotarekin

Beste ostatu-hartzaile bat bezala tratatuko dugu!

abba Santander hotelean zure maskotarekin bidaiatzeko aukera eskaintzen dizugu, erosotasun guzti-guztiekin. Zure maskotaz lagunduta bidaiatzea oso erraza izango da, logelari dagokion tarifaz gain 20 € gehiago ordainduta.

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Santander hotelak aparkalekua eskaintzen die bere bezeroei, hotelean bertan, erreserbatu ezin diren 5 lekurekin.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.