Zerbitzu eta instalazioak

abba Rambla hotelean gure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, sukaldaritza bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

abba Rambla hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude.

Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Zure nahiak kudeatzen ditugu

Auto, bizikleta eta motoen alokairua, sarrerak…

Zure edozein desira egia bihurtuko da abba Rambla hotelean. Hoteletik zerbitzu hauek kudeatzen ditugu: auto, bizikleta eta motoen alokairua eta Barça ikusteko txartelak, flamenko-emanaldiak, museoak eta hiriko beste edozein ikuskizun ikusteko txartelak.

Erreserbatu zure taxia online!

Bartzelonan taxiak online erreserbatzeko zerbitzua.

Kalitatezko zerbitzu bat lehentasunezko bilketa eta tarifa lauarekin, gure ostatu-hartzaileak ezertaz arduratu ez daitezen. Taxia erreserbatu eta kreditu-txartelarekin edo PayPal bidez ordaindu besterik ez da egin behar. Adostutako ordu eta lekuan taxi bat izango duzue zain, nahi duzuen lekura joateko, ilararik eta itxaronaldirik gabe, eta gehiago ordaindu behar izan gabe.

Egin klik hemen informazioa jaso edo erreserba egiteko.

Pizzak logelan

Telepizza

abba Rambla hotelak Telepizzan pizzak eta era guztietako janaria eskatzeko aukera eskaintzen die bere ostatu-hartzaileei.

Business Corner

Lanerako eta konektatzeko gunea

abba Rambla hotelak Business Corner bat dauka, negozioengatik bidaiatzen ari diren eta lanerako eta konektatzeko espazio bat behar duten ostatu-hartzaileentzat.

Masaje-zerbitzua

Atseden hartu Bartzelona bisitatu aurretik edo ondoren.

Ostatu-hartzaileen erosotasunerako, masaje-zerbitzua logelan bertan jasotzeko aukera eskaintzen du abba Rambla hotelak.

Terraza - Solariuma

Egun osoa hiria bisitatzen egon eta gero atseden hartzea da dagoen plazerrik handienetakoa.

abba Rambla hotelak ostatu-hartzaileak bakarrik sartzea daukaten terrazatxo bat dauka, beren egonaldian erlaxatu eta eguzkia hartu ahal izan dezaten.

Room Service

Sukaldaritzarik onena logelatik atera gabe.

Logelan gelditzea erabaki arren sukaldaritza onenari uko egin nahi ez duzuon ostatu-hartzaileoi room service-rik onena eskaintzen dizue abba Rambla hotelak, zuen erosotasunerako. Harrera-lekuan galdetu ordutegiak eta aukerak.

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Rambla hotelak bezeroentzako aparkalekua dauka, hotelean bertan.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.