Hotela

Bartzelona

Rambla del Raval, 4C · rambla@abbahoteles.com

abba Rambla hotelak 3 izar dauzka eta Ramblak hiribide ezagunetik minutu gutxira dago, Gran Teatre del Liceu antzokiaren eta Boqueriako merkatuaren ondo-ondoan.

abba Rambla hotelak dekorazio moderno eta berritzailea eskaintzen du, prestazio-aukerarik zabalenarekin batera, ostatu-hartzaile guztiek modu ahaztezinaz gozatu dezaten beren Bartzelonako egonaldiaz.

Hiriko hirigune historikoaren erdi-erdian dago, Ciutat Vella barrutian eta Rambletatik gertu, kokapen guztiz apropos batean, eta ber-bertan dauzka Bartzelonako gunerik turistikoenak. Aireportuarekin ezin hobeto komunikatuta dago.

Kokapena eta kontaktua

abba Rambla hotela Bartzelonako auzo gotikoan dago, Ramblen ondoan, eta instalazio moderno eta gaur-gaurkoak dauzka: taberna, aparkalekua, barne-terraza eta wifia dohainik. Bere kokapen bikainari eta langileen tratu ezin hobeari esker, hiriko erdigune historikoa bisitatzeko eta hoteletik metro gutxira dagoen Bartzelonako portuaz gozatzeko aukera aproposa da.

Mapa ikusi
abba Rambla hotela - Mapa

Logelak

abba Rambla hotelak 49 logela moderno dauzka, azken erosotasunez hornituak eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia erosoa izan dadin diseinatuak.