Jatetxeak

abba Playa Gijón hotelak 4 jatetxe eskaintzen dizkizu

Abba Mía jatetxea

abba Playa Gijón hotelean gure sukaldaritzaren detaile guztiak zaintzen ditugu. Gastronomia bikainaren alde egiten dugu, barietatearen eta kalitatearen arteko oreka perfektuarekin. Nortasun propioaren alde egiten dugu, bertako gastronomian espezializatutako gure sukaldean.

Abba Mía jatetxean tentazio hutsa den eskaintza gastronomikoa deskubrituko duzu, izendapen- eta estilo-aniztasun handiarekin eta oinarrizko bereizgarri batekin: kalitatea. Gure jatetxeko kartak Braillean dauzkagu bezero itsuentzat eta plater bereziak dauzkagu zeliakoentzat eta janari-intolerantziak dauzkatenentzat. Gijóngo “Glutenik gabeko hotela” izendapena jaso dugu eta Asturiasko Printzerriko Zeliakoen Elkarteko kide gara.

Jatetxe-bonoa

abba Playa Gijón hotelean sukaldaritza gustatzen zaigu eta hori dela eta jatetxe-bono bat prestatu dugu gure Abba Mía jatetxean erabiltzeko. Jatetxe-bonoak hiru hilabeteko balio-aldia du. Tarte horretan, Asturiasko sukaldaritza oneneko hamar menu dastatu ahal izango dituzu. Bonoak 180 euroko prezioa du. Menu bakoitzean lehen platerra, bigarrena (bi aukera), postrea eta edaria sartzen dira.

37th gastropubeko brunch-a

Ingeles estiloa, jaki gozo nahiz gazi goxo-goxoak eta itsas erreflexuak konbinatzen ditu

abba Playa Gijón hotelak eszenatokirik onenean eskaintzen die brunch-a, haren zale guztientzat: bere 37th gastropubean.

Erresuma Batuan sortutako ohitura hau moda-modan dago gure herrialdeko sukaldaritzan. Ingeleseko bi hitz bat eginda sortuta da brunch hitza: BReakfast + lUNCH.

“Gosari” eta “bazkari” terminoekin jokatzen du brunch-ak, eta asteburuko goiz lasai batez gozatzera gonbidatzen ditu lotienak edo noiz iritsiko zain egon garen jaiegun hortaz.

Erdibideko otordu bat da: betiko gosaria baino beranduago edo bazkari arin bat baino lehenago hartzen da eta une gastronomiko hau patxadaz eta lasai-lasai esperimentatzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu. Plan perfektua bikotekidearekin, lagun artean edo senideekin partekatzeko.

abba Playa Gijón hoteleko brunch-ean irabiaki osasungarriak eta zuku naturalak eskaintzen dira, aparteko opil-sorta eta sandwich aukera zabal batekin batera, 37th-ren plater ezagunena ahaztu gabe: eskoziar arrautza. Guztia ere San Lorenzo hondartzaren zeruertzak eskaintzen duen bista ikusgarriaz gozatuz.

Ordutegia: larunbat eta igandeetan 11:30-14:30 h.

Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserbatzea. Gutxienez 2 pertsona.

Sakatu hemengure brunch-eko karta deskubritzeko.

abba The Roof Terrace terraza

The Roof Terrace duzue abba Playa Gijón hoteleko gunerik informalena. Koktel-aukera zabala eskaintzen du, musika eta giro bikainak, eta terraza bat itsaso aurrean. Ekainetik urrira bitartean dago irekita jende guztiarentzat, 18 h-etatik aurrera egunero eta igandeetan 13h-etatik aurrera. abba The Roof Terrace terraza leku perfektua da ekitaldi pribatu eta paregabeak ospatzeko gune guztiz berezi bat bilatzen duten guztientzat.

Informazio gehiago eta erreserbak 985 00 00 00 zenbakian.