Zerbitzu eta instalazioak

abba Jazz Vitoria hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Jazz Vitoria hotelean gure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, sukaldaritza bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Room Service & The Bost

Dastatu The Bost-eko platerrik onenak zure logelan.

abba Jazz Vitoria hotelak Gasteizko The Bost jatetxe ezaguneko janaria logelan eskatzeko aukera eskaintzen die ostatu-hartzaileei.

Jatetxe horretako jaki onenetako batzuk modu lasai eta erosoan dastatu ahal izango dituzue zuen logelatik.

Room Service & pizzak

Erosotasuna, logelatik atera gabe

abba Jazz Vitoria hotelak Telepizzan pizzak eta era guztietako janaria eskatzeko aukera eskaintzen die bere ostatu-hartzaileei. Logelan janaria eskatzeko ordutegia: egunero 13:00-24:00 h bitartean.

Ongietorriko edaria

Ongietorri-kopa hotelera iristean.

Ongietorririk onena eman nahi diegu gure ostatu-hartzaileei: egun osoa Gasteiz bisitatzen eman eta gero hotelera iristean ongietorri-kopa batekin hartzen ditugu.

Bidaiatu zure maskotarekin

Beste ostatu-hartzaile bat bezala tratatuko dugu!

abba Jazz hotelean zure maskotarekin bidaiatzeko aukera eskaintzen dizugu, erosotasun guzti-guztiekin. Zure maskotaz lagunduta bidaiatzea oso erraza izango da, logelari dagokion tarifaz gain 12 € gehiago ordainduta. Maskotarekin etortzekoa bazara, jakinarazi egin behar duzu erreserba egitean.

Kioskoa

Irakur-eremua.

Gure laugarren solairuan irakurtzeko txoko bat daukagu, liburuekin eta era guztietako aldizkariekin (bidaietakoak, musikari edo zientziari buruzkoak, prentsa arrosakoak…).

Auto check-in

Erabilera erraza, harrera-lekuan kokatua.

Gure hoteleko harrera-lekuan gure profesional-taldeko kideren bat aurkituko duzu eguneko 24 orduetan. Halere, abba Jazz Vitoria hotelak erabilera errazeko auto check in makina bat jartzen du bere ostatu-hartzaileen esku, harrera-lekuan bertan.

Nortasun-agiri bat eta kreditu-txartel bat baino ez dira behar makinak logelarako sarbidea emango dizun giltza magnetikoa emateko.

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Jazz Vitoria hotelak bezeroentzako aparkalekua dauka, hotelean bertan.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.