Logelak

25 logela, azken erosotasunez hornituak.

abba Jazz Vitoria hoteleko 25 logelak azken erosotasunez hornituta daude eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia ahalik erosoena izan dadin prestatuta.

Banako logela

1 pertsonarentzako logela.

Estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude logelak, ostatu-hartzaileek beren egonaldiaz gozatzeko behar dituzten zerbitzu guztiekin. Banako logelak zerbitzu hauek dauzka: wifia dohainik, logelatik kontrolatzen den aire girotua, idazmahaia, ile-lehorgailua, amenity-ak, bainuontzi edo dutxa eta plasmazko telebista.

  • Ezaugarriak: 8 m2-ko azalera.
  • Ohe mota: banakoa (1m x 1,90m).

Abba Family

2-3 pertsonarentzako logela.

abba Family logela guztiak familiei beren egonaldian erosotasunik handiena eta detaile guztiak eskaintzeko diseinatuta daude. Ekipamendu hauek dauzkate: aire girotua, idazmahaia guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua).

  • Ezaugarriak: 20 m2.
  • Ohe mota: 1 ohe bikoitz (1,35m x 1,90m) + ohe osagarria (1m + 1,90m).

Abba logela

1 edo 2 pertsonarentzako logela.

Abba logela guztiak estilo moderno eta gaur-gaurkoan diseinatuta daude eta gure ostatu-hartzaileen erosotasun eta atsedena bermatzeko beharrezko guztia daukate, bai eta negozio-bidaietan lan egiteko erraztasun guztiak ere. Ekipamendu hauek dauzkate: aire girotua, idazmahaia eta guztiz hornitutako bainugela (amenity-ak, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua).

  • Ezaugarriak: 15,25 m2.
  • Ohe mota: ohe bikoitza (1,35m x 1,90m).