Zerbitzu eta instalazioak

abba Huesca hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Huesca hoteleangure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, Gastronomia bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Prepyr365

Praktikatu Pirinioaurrea urteko 365 egunetan.

abba Huesca hoteletik oso erraza da aragoiar Pirinioa deskubritzea, Prepyr365-ekin. Bai bizikletaz bai oinez, gure ostatu-hartzaileek pista eta mendi-bideetatik ibil daitezke haran, mendilerro eta sakonuneen artean, eta Pirinioaurreko lurraldeen liluraren mende gelditu daitezke urteko egun guztietan.

Prepyr365-renwebgunean Pirinioaurrea praktikatzeko proposamen guztiak aurkituko dituzue.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Buffet-gosaria

Eguneko otordurik garrantzitsuena.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.


Aparkaleku estalia

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Huesca hotelak bezeroentzako aparkalekua dauka, hotelean bertan.

  • Prezioa 24 h: 15 euro.

Kanpo-igerilekua

Bero handia bada…

Udan, beroak gogor jotzen duenean, ez dago ezer suspergarriagorik gure kanpo-igerilekuan murgiltzea baino. Toalla-zerbitzua daukagu hoteleko harrera-lekuan.

Gimnasioa

Kirola egiteko eguneko edozein ordutan.

Gure ostatu-hartzaileek beren burua zaintzeari eta sasoian egoteari utz ez diezaioten, instalaziorik onenez hornitutako gimnasio bikain bat daukagu gogoa eta gorputza sasoian jartzen dituzten bitartean deskonektatu ahal izateko erosotasun guztiekin.

Bikefriendly ibilbideak

abba Huesca hotela guztiz egokituta dago txirrindularientzat

Gure hotelean txirrindularien behar espezifikoei erantzun ezin hobea ematen dieten zerbitzu esklusiboak dauzkagu, eta bizikleta-ibilbideak eskaintzen ditugu hotela eta apartamentuak kokatuta dauden inguruneaz gozatu ahal izateko.

Kriozen edertasun-zentroa

Prezio bereziak tratamentuetan abba Huesca hotelean ostatu hartzeagatik.

Prezioen dokumenturako esteka

Zonepadel-a

Padela hoteletik minutu gutxira.

Gure ostatu-hartzaile guztiek padela praktikatzeko aukera daukate hoteletik minutu gutxira. Gure ostatu-hartzaile guztiek padela praktikatzeko aukera daukate hoteletik minutu gutxira.
Informazio gehiago eta erreserbak hoteleko harrera-lekuan.