Hotela

Huesca

C/ Tarbes, 14 · huesca@abbahoteles.com

abba Huesca hotela Huesca erdi-erdian dago, oso ondo komunikatuta dago garraio publikoko sarearekin eta inguruko eskaintza komertzial eta turistiko guztiarekin, 3 minutura dago AVEa gelditzen den geltoki intermodaletik eta metro gutxira Huescako Biltzar Jauregitik.

Hoteletik erraz irits daiteke interes handiko naturgune eta basoetara. Pirinioaurreko 2.000 metrotik gorako gailur ederrak ikusten dira bertatik eta eskia, abentura-kirola eta mendi-turismoari lotutako gainerako jarduerak egiteko leku apropos-aproposa da. Hotelak kokapen ezin hobea du Pirinioak, Somontano jatorri-izendapeneko mahastiak, Guarako arroilak eta Monegros basamortua ezagutzeko.

Hemendik aurrera: 89EUR

ERRESERBATU

Kokapena eta kontaktua

abba Huesca hotela Huesca erdi-erdian dago eta oso ondo komunikatuta dago garraio publikoko sarearekin eta inguruko eskaintza komertzial eta turistiko guztiarekin. Geltoki intermodaletik 3 minutura eta Huescako Biltzar Jauregitik metro gutxira.

Mapa ikusi
abba Huesca hotela - Mapa

Logelak

abba Huesca hoteleko 84 logela modernoek kanpora ematen dute eta hall nagusia inguratzen dute, zerua bistan duten bi igogailu panoramikorekin.

Zerbitzu espezializatuak

abba Huesca hotelean instalazio zabalak dauzkagu era guztietako ekitaldiak egiteko: familia-ospakizunak, laneko bilerak, biltzarrak, konferentziak...