Zerbitzu eta instalazioak

abba Comillas Golf hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Comillas Golf hoteleangure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, Gastronomia bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.


Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Comillas Golf hotelak doako kanpo-aparkalekua eskaintzen die bere bezeroei hotelean bertan eta garaje pribatua, 10 €-an.

Gimnasioa

Kirola egiteko eguneko edozein ordutan.

Gure ostatu-hartzaileek beren burua zaintzeari eta sasoian egoteari utz ez diezaioten, instalaziorik onenez hornitutako gimnasio bikain bat daukagu gogoa eta gorputza sasoian jartzen dituzten bitartean deskonektatu ahal izateko erosotasun guztiekin.

Rovacías golf-zelaia

Kantauri itsasertzeko teknikoena.

abba Comillas Golf hotela Rovacías golf-zelaiaren lurretan dago, orografiara ezin hobeki egokituta eta hiriguneetatik guztiz aldendutako natur ingurune batean txertatuta. Era guztietako golf-jokalarientzako zelai aproposa da hau, haien maila edozein dela ere.

Zerbitzu hauek eskaintzen ditu golf-zelaiak: puttingreen-a, praktikatzeko zelaia, era guztietako materialen alokairua, Pro-shop-a eta txapelketen antolaketa, besteak beste.

Bikefriendly ibilbideak

abba Comillas Golf hotela guztiz egokituta dago txirrindularientzat.

Gure hotelean txirrindularien behar espezifikoei erantzun ezin hobea ematen dieten zerbitzu esklusiboak dauzkagu, eta bizikleta-ibilbideak eskaintzen ditugu hotela eta apartamentuak kokatuta dauden inguruneaz gozatu ahal izateko. Zerbitzu hauek eskaintzen dizkiegu txirrindulariei:

  • Bikefriendly espazioa bizikletak uzteko eta tailerra.
  • Bizikletak konpontzeko eta prest jartzeko denda.
  • Bizikletak garbitzeko esparrua.
  • Piknika, aurretik eskatuta eta aukerarik baldin badago
  • Kirolarientzako gosari berezia, aurretik eskatuta eta aukerarik baldin badago
  • Bikefriendly ibilbideak

Bidaiatu zure maskotarekin

Beste ostatu-hartzaile bat bezala tratatuko dugu! 

abba Comillas Golf hotelean zure maskotarekin bidaiatzeko aukera eskaintzen dizugu, erosotasun guzti-guztiekin. Zure maskotaz lagunduta bidaiatzea oso erraza izango da, logelari dagokion tarifaz gain 15 € gehiago ordainduta. Maskotarekin etortzekoa bazara, jakinarazi egin behar duzu erreserba egitean.

Room Service 

Sukaldaritzarik onena logelatik atera gabe. 

Logelan gelditu nahi baduzu, baina sukaldaritzarik onenari uko egin gabe, abba Comillas Golf hotelean room service onena eskaintzen dizugu, zure erosotasunerako.

Terraza

Terraza zabala, golf-zelaiaren eta Kantauri itsasoaren gaineko ikuspegiarekin.

abba Comillas Golf hotelak terraza zabal ederra dauka Kantauri itsasoaren eta golf-zelaiaren gaineko bistekin. Leku ezin hobea da enpresa-ekitaldietako nahiz familia-ospakizunetako gosariak, coffee break-ak eta koktelak egiteko.

Spa

Gorputza eta gogoa erlaxatzeko aproposa.

abba Comillas Golf hotelak spa bikaina dauka bere instalazioen artean. Eta spak instalazio hauek dauzka:

  • Jacuzzia.
  • Urjauzi- eta euri-dutxak.
  • Pedilubioa.
  • Sauna.
  • Erlaxazio-gela.
  • Masaje eta tratamenduetarako gela.
  • Fitness-gela.

Prezioa: 15 euro / zerbitzua.

Ur beroko barne-igerilekua

Uretan sasoian jartzeko aproposa.

abba Comillas Golf hotelak ur beroko barne-igerileku bat dauka, dohainik hoteleko ostatu-hartzaileentzat. Igerilekuak 24 graduko tenperatura dauka.

Abby minikluba

Jolasteko eta ondo pasatzeko espazio bat, 4-12 urte bitarteko haurrentzat.

Etxeko txikiek oporraldi zoragarria izan dezaten, Abby minikluba dauka abba Comillas Golf hotelak, 4-12 urte bitarteko haurrek ondo-ondo pasatzeko jolaslekua.

Piknika

Gozatu gure inguru ezin ederragoaz.

Inguruan txangoak egin edo eguna hondartzan eman nahi dutenentzat, abba Comillas Golf hotelak hoteletik kanpo bazkaltzeko piknika prestatzeko aukera eskaintzen du: 2 ogitarteko, 2 fruta, 2 botila ur, ahozapiak eta garraiatzeko poltsa. Zerbitzu hau erreserbatzeko, gutxienez egun bat lehenago eskatu behar da harrera-lekuan.