Zerbitzu eta instalazioak

abba Comillas Golf apartamentuetan gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

abba Comillas Golf Apartments-engure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, Gastronomia bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude. Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Gimnasioa

Kirola egiteko eguneko edozein ordutan.

Gure ostatu-hartzaileek beren burua zaintzeari eta sasoian egoteari utz ez diezaioten, instalaziorik onenez hornitutako gimnasio bikain bat daukagu gogoa eta gorputza sasoian jartzen dituzten bitartean deskonektatu ahal izateko erosotasun guztiekin.

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

abba Comillas Golf Apartments hotelak aparkalekua eskaintzen die bere bezeroei, hotelean bertan.

Prezioa: 5 €/ eguna.

Tenis-pista / Padel-pista

Kirola aire zabalean.

Tenis- eta padel-pistaren ordutegia: astelehenetik igandera, 10:00-18:00 h.

**Pista aldez aurretik erreserbatu behar da harrera-lekuan

Kirol hau praktikatzeko materiala bezeroak berak ekarri beharko du. abba Comillas Golf Apartments-ek ez du erantzukizunik hartzen materiala galtzen edo lapurtzen bada

Kanpo-igerilekua

Bero handia bada…

Udan, beroak gogor jotzen duenean, ez dago ezer suspergarriagorik gure kanpo-igerilekuan murgiltzea baino.

L Igerilekua ekainaren 20tik irailaren 15era egongo da zabalik.

Ordutegia: 07:00-23:00 h. Sorosle batek zaindua.

Bidaiatu zure maskotarekin

Beste ostatu-hartzaile bat bezala tratatuko dugu! 

abba Comillas Golf Apartments-en zure maskotarekin bidaiatzeko aukera eskaintzen dizugu, erosotasun guzti-guztiekin. Zure maskotaz lagunduta bidaiatzea oso erraza izango da, logelari dagokion tarifaz gain gehiago ordaindu behar izan gabe. Maskotarekin etortzekoa bazara, jakinarazi egin behar duzu erreserba egitean.

Rovacías golf-zelaia

Kantauri itsasertzeko teknikoena.

abba Comillas Golf Apartaments konplexua Rovacías golf-zelaiaren lurretan dago, orografiara ezin hobeki egokituta eta hiriguneetatik guztiz aldendutako natur ingurune batean txertatuta. Era guztietako golf-jokalarientzako zelai aproposa da hau, haien maila edozein dela ere.

Zerbitzu hauek eskaintzen ditu golf-zelaiak: puttingreen-a, praktikatzeko zelaia, era guztietako materialen alokairua, Pro-shop-a eta txapelketen antolaketa, besteak beste.

Bikefriendly ibilbideak

abba Comillas Golf Apartments guztiz egokituta dago txirrindularientzat.

Gure hotelean txirrindularien behar espezifikoei erantzun ezin hobea ematen dieten zerbitzu esklusiboak dauzkagu, eta bizikleta-ibilbideak eskaintzen ditugu hotela eta apartamentuak kokatuta dauden inguruneaz gozatu ahal izateko. Zerbitzu hauek eskaintzen dizkiegu txirrindulariei:

  • Bikefriendly espazioa bizikletak uzteko eta tailerra.
  • Bizikletak konpontzeko eta prest jartzeko denda.
  • Bizikletak garbitzeko esparrua.
  • Piknika, aurretik eskatuta eta aukerarik baldin badago
  • Kirolarientzako gosari berezia, aurretik eskatuta eta aukerarik baldin badago
  • Bikefriendly ibilbideak