Apartamentuak

Kantabria

Urbanización Rovacías, s/n · comillasapartments@abbahoteles.com

Kantabriako herririk enblematikoenetako batean kokatuta dago abba Comillas Golf Apartments konplexua eta itsasoaren gaineko bista ikusgarria dauka. Apartamentuek 4, 6 eta 8 pertsonarentzako lekua daukate.

Maskotak onartzen dira apartamentu guztietan eta denek dauzkate egongela telebista eta ohe-sofarekin, bainugela, arropa-garbigailua, guztiz hornitutako sukaldea (hozkailua, mikrouhin-labea eta kafe-makina) eta, azkenik, terraza.

Konplexuak jatetxe bat dauka eta 10 minutura dago oinez hondartzatik eta Comillas erdigunetik. Tenis-pista eta kanpo-igerilekua dauzka eta, Rovacías golf-zelaiaren erdi-erdian kokatuta egonik, establezimendu ezin aproposagoa da golf-zaleentzat. Turismo-informazioko gune bat daukagu, halaber, zuen egonaldian ez dezazuen galdu ingurune honek eskaintzen dituen espazioetako bakar bat ere.

abba Comillas Golf Apartments konplexua guztiz egokituta dago txirrindularientzat: bikefriendly zerbitzu eta instalazioak dauzkagu, zuen behar espezifikoei ezin hobeki erantzuteko, eta bizikleta-ibilbideak eskaintzen digute hotelaren inguruneaz gozatu ahal izateko.

Hemendik aurrera: 65EUR

ERRESERBATU

Kokapena eta kontaktua

abba Comillas Golf Apartments Comillasen dago. Kantabriako herririk enblematikoenetako hau Kantauri itsasoaren gaineko paisaia ezin ederragoengatik eta bere ondare kultural eta historiko aberatsarengatik ezagutzen da.

Mapa ikusi
abba Comillas Golf Apartments - Mapa

Apartamentuak

abba Comillas Golf Apartments apartamentuak guztiz hornituta daude 4-8 pertsona arteko familia-egonaldietarako.