Ospakizunak

Gure profesional-taldea ekitaldi bakoitza neurrira diseinatzeko eta ospakizun bakoitzaren xehetasun guzti-guztiak zaintzeko prestatuta dago.

Zure senide eta lagunekin egun berezi bat ospatu nahi baduzu, zu ez zaitez ezertaz arduratu eta utzi ezazu zure ametsetako ekitaldiaren antolakuntza abba Burgon hotelaren esku.

Ezkontza

Zure bizitzako egunik zoriontsuena ospatzear bazaude eta dena amestu zenuen bezala antolatuta egotea nahi baduzu, abba Burgos hotelean zure ametsa lortzen lagunduko dizugu. Gure wedding planner taldearen esperientzia eta profesionaltasuna, gure instalazio bikainekin batera, zure ezkontza ospatzeko gune ezin hobea bihurtzen dute gure hotela.
Utzi gure esku egun ezin garrantzitsuago hori eta zu ondo pasatzeaz arduratu soilik. Zure gonbidatuen irribarreek zure ezkontza ospatzeko eszenatoki aproposena aukeratu duzula berretsiko dizute.