Hotela

Berlin

Lietzenburger Str. 89 · berlin@abbahoteles.com

abba Berlin hotelak 4 izar dauzka eta Berlin erdiguneko gunerik bizienetako batean dago, hiria ezagutzeko lekurik aproposenean. Kurfürstendamm hiribideko merkataritza-eremu esklusiboaren ondoan dago, minutu gutxira dauzka interesgune turistiko nagusiak, Brandenburgeko atea adibidez, eta ezin hobeto komunikatuta dago Schönefeld eta Tegel aireportuekin.

Berlingo hiriaren erdi-erdian duen kokapenari eta bere zerbitzu-eskaintza zabalari esker, abba Berlin hotela aukera ezin hobea duzue senide nahiz lagunekin gozatzeko edota negozio-bidaia baterako.

Hemendik aurrera: 110EUR

ERRESERBATU

Kokapena eta kontaktua

Berlin erdiguneko ingurunerik bizienetako batean dagoabba Berlin hotela. Kokapen bikaina dauka: ondoan dauzka Kurfürstendamm hiribideko merkataritza-eremu esklusiboa eta hiriko interesgune turistiko nagusiak eta ezin hobeto komunikatuta dago Schönefeld eta Tegel aireportuekin. Horri esker, hotel ezin aproposagoa da bai Brandenburgeko Ate ezaguna bisitatu nahi dutenentzat bai negoziotan datozen bisitarientzat.

Mapa ikusi
abba Berlin hotela - Mapa

Logelak

abba Berlin hotelak 214 logela moderno dauzka, azken erosotasunez hornituta daude eta gure ostatu-hartzaileen egonaldia ahalik erosoena izan dadin diseinatuta.

Zerbitzu espezializatuak

abba Berlin hotelean instalazio zabalak dauzkagu era guztietako ekitaldiak egiteko: familia-ospakizunak, laneko bilerak, biltzarrak, konferentziak...