Zerbitzu eta instalazioak

Balmoral hotelean gure ostatu-hartzaileak ondo egotea eta pozik gelditzea baita gure helburu nagusia.

Balmoral hoteleangure ostatu-hartzaileak zaintzen ditugu eta zerbitzurik eta instalaziorik onenak eskaintzen dizkiegu, espero zutena baino are egonaldi hobea izan dezaten, erosotasun guztiekin eta arreta pertsonalizatuarekin.

Egunero egiten dugu lan gure zerbitzuak azken teknologietara eta ostatu-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko, azken detailea ere zainduz. Horrez gain, Gastronomia bikainaren alde egiten dugu eta kalitate oneneko sukaldaritza bariatua eskaintzen dugu egunero.

Wifi konexioa dohainik.

Abba hotelen kortesiaz.

Gure doako wifi-zerbitzuak gure ostatu-hartzaileek beren egonaldian zehar Internetera konektatzeko dauzkaten behar guztiei (nabigatzea, emaila begiratzea, edukiak jaistea) erantzuteko pentsatuta daude.

Konektatzeko pasahitz bat beharko duzue. Harrera-lekuan eskatu behar duzue eta 24 ordurako balio du. Nahi beste saio eska ditzakezue. Jardunik gabeko saioak automatikoki deskonektatuko dira, sistemaren errendimendua albait gehien optimizatzeko.

Buffet-gosaria

Etxean bezala senti zaitezela nahi dugulako.

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena eta, hori dela eta, eguna indarrez gainezka hasteko behar den guztia daukan gosari-buffeta prestatu dugu: dieta mediterraneoko ohiko produktuak, erregio desberdinetako oliba-olio hutsa, era desberdinetako ogiak, iberiko nazional onenak, urte-sasoiko frutak, zerealak eta gure txoko dietetikoa.

Ongietorriko edaria

Ongietorri berezi-berezia.

Ongietorririk onena eman nahi diegu gure ostatu-hartzaileei: egun osoa Bartzelona bisitatzen eman eta gero hotelera iristean ongietorri-kopa batekin hartzen ditugu.

Aparkalekua

Hoteleko bezeroentzako soilik.

Balmoral hotelak aparkaleku pribatua eskaintzen die bere bezeroei hoteleko eraikinean bertan, ostatu-hartzaileak beren desplazamenduetan eroso ibil daitezen.

  • Prezioa 1 min: 0,06 euro
  • Prezioa 1 h: 3,6 euro
  • Prezioa 24 h: 26,00 euro
hotel_balmoral_gimnasio.jpg

Gimnasioa

Kirola egiteko eguneko edozein ordutan.

Gure ostatu-hartzaileek beren burua zaintzeari eta sasoian egoteari utz ez diezaioten, instalaziorik onenez hornitutako gimnasio bikain bat daukagu gogoa eta gorputza sasoian jartzen dituzten bitartean deskonektatu ahal izateko erosotasun guztiekin.

Room Service

Sukaldaritzarik onena logelatik atera gabe.

Logelan gelditu nahi baduzu, baina sukaldaritzarik onenari uko egin gabe, Balmoral hotelean room service onena eskaintzen dizugu, zure erosotasunerako.

Terraza panoramikoa

Sarrera esklusiboa hoteleko ostatu-hartzaileentzat.

Egun osoa hiria bisitatzen egon eta gero atseden hartu ahal izateko solarium-terraza paregabea dauka Balmoral hotelak ostatu-hartzaileentzat soilik.

Senses & wellness

Gorputza, gogoa eta zentzumenak erlaxatzeko gune bat.

Naturako elementuek eta gure terapeuten eskuek bat egiten dute esperientzia honetan, gure bezeroen nerbio-sistemaren eta muskuluen erlaxazio erabatekoa lortzeko, peeling eta bilketekin azala hobetzearekin batera. Masajeek leku guztiz garrantzitsua daukate gure saio pertsonalizatuetan eta gure bereizgarri nagusia dira.

Sauna

Atsedena bermatuta egunero.

Gure sauna gure ostatu-hartzaileen esku jartzen dugu egunero, ahalik erlaxaziorik handiena lor dezaten.

Erreserbatu zure transferra online!

Balmoral hotelarekin.

Kalitatezko zerbitzu bat Bartzelonara iristean ezertaz arduratu ez zaitezen. Adostutako ordu eta lekuan transfer bat egongo da gure ostatu-hartzaileen zain, hotelera eramateko.

Egin klikhemeninformazio gehiago eskatzeko edo erreserbatzeko.